Ikasturteari ekin deutso Mondragon Unibersidadeak

Bizkaie! 2022-09-16 13:18   Pil-pilean

Bizkaian egin da lehenengoz kurso hasierako ekitaldi ofiziala.

Bildarratz, Urkullu eta Atxa, Bilbon, Jose Maria Arizmendiarretaren monumentuaren alboan (argazkia: MU) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko AS Fabrik eraikinean egin dau Mondragon Unibersidadeak 2022-23 ikasturtea hasteko ekitaldi instituzionala. Hau da, lehenengo aldiz, Bizkaia aukeratu dabe kurso hasierako ekitaldia egiteko. Ganera, berezia da aurtengo ikasturtea, MUk 25. urteurrena ospatuko dauelako.

Vicente Atxa errektoreak egin dau kurso hasierako berbaldi nagusia. Beragaz izan dira MUko beste goi ordezkari batzuk be, Idoia Peñacoba idazkari nagusia eta José María Canales Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzailea, besteak beste.

Erakunde publikoen ordezkaritzeari jagokonez, Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da buru. Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto be AS Fabriken izan dira.

Ikasturte honetan, MUk 18 titulazino barri ditu, horreetatik hamaika dualak. 19 master be ikasi leitekez. Ikasleen behin betiko kopururik oraindino ez dago emoterik, baina ikasketa ofizialetan (gradu, master eta doktoretza-ikastaroetan) 6.700 dagoz izena emonda, horreetako 2.200 barriak.

Goi mailako hezkuntzeagaz, ikasleakaz eta gizarteagaz dauen konpromisoa ikasturerik ikasturte gogoan hartzen dau MUk, Vicente Atxak azaldu dauenez. Barrikuntzea be gogoan hartzen dau, hiru ardatzetan oinarrituta: ezagutzea sortzea, ikasleei transferidutea eta inpaktu sozioekonomikoa eragitea.

Gure unibersidade kooperatiboaren zeregin nagusia gizartea eraldatzea da, desbardinkeria gitxiagoko gizartea eregitea. Ezagutzea eta hezkuntzea dira horri aurre egiteko armarik indartsuenak, ganeratu dau Atxak.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu