Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko dau Madrilen

Bizkaie! 2022-09-13 12:39   Musikea

Taldearen 125. urteurreneko hitzordua da.

Donostiako Orfeoiak eguenean, irailaren 15ean, eskainiko dau 125. urteurrena dala eta, Andres Segovia Ganbera Orkestreak lagunduta, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Ludwig van Beethovenen 9. Sinfonia eskainiko dau. Laguntzaileak: Margarita Rodríguez (sopranoa), Lola bakarlaria, Casariego (mezzo sopranoa), Igor Peral (tenorea) eta César San Martin (baritonoa). Kontzertua BM Supermerkatuen kolaborazinoari esker egingo da. 

Sarrerak dagoeneko salgai dagoz Donostiako Orfeoiaren webgunean, hemen, Auditorio Nazionalean zein BM Supermerkatuak taldearen webgunean. Madrilgo BM establezimenduetako bezeroek % 20ko deskontua izango dabe.

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuak Grupo Uvescorena da eta bere 250 supermerkatu baino gehiago ditu, lau planta logistiko eta 21 BM Shop frankizia; bertan dagoz Madril eta Ávilan 41 establezimendugaz eta Euskal Herrian, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan eta 6.000 langile baino gehiago ditu.

Donostiako Orfeoia

Donostiako Orfeoiak 125 urte bete ditu, ibilbide parebakoa, ehundik gora obrako errepertorioa, obra sinfoniko-koralak tarteko eta nazinoartean aparteko indarra dauena. 1897an sortua, Donostiako Orfeoiak berrogeita hamar opera eta zarzuela titulu eta folklore eta obra polifoniko ugari eskaintzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu