Getxo Folk, irailaren 14tik 18ra
2022-09-13 10:30 MusikeaEmakumeen protagonismoa nabarmendu behar da aurten.
Jaialdiaren 38. edizinoan kontzertu handien proposamenetan emakumeen protagonismoa nabarmendu behar da eta, besteak beste, Ana Alcaide, Tanxugueiras, Enredadas (Uxía, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira batzen dituana) eta María Arnal i Marcel Bagés talde eta artistak batuko dira. Jaialdiak 15 saio hartuko ditu guztira eta horreetako 10 Algortako Portu Zaharrean izango dira, aire zabaleko eskaintzea berreskuratzeko. Ordaintzeko kontzertuak, igaz bezela, Muxikebarri zentroan egingo dira eta sarrerak salgai dagoz abuztuaren 1etik.
Irantzu Uriarte Kultur Etxeko presidenteak ondokoa nabarmendu dau: Jaialdia normaltasunera buelteteak markautako ibilbide barri bati ekingo deutso eta horrek aukerea emongo dau ekitaldi honetan kanpoko espazioak berreskuratzeko. Era berean, kalidadeko eskaintzea nabarmendu eta era guztietako ikusleei edegitako kontzertuak izango dirala.
Kontzertu nagusietan (Muxikebarri, 20:00), jaialdiak folkera beste soinu batzuetatik hurreratzea dau helburu, artista belaunaldi barrien alde eginez. Xabier Payak, Kultura Etxeko Zuzendariak, folkaren transmisinoan emakumearen rolak dauen garrantzia azpimarratu dau, aurtengo edizinoan bistaratu nahi dan legez eta, esangura horretan, egunero Muxikebarriko agertokian emakume bat izango da. Esangura horretan, 15ean Tanxugueiras taldearen txandea izango da, Galiziako sustraiko soinuak trap edo musika elektronikoa lako egungo erritmo eta jokerakaz buztartuz barrikuntzea eta abangoardia irudikatzen dabenak. Hurrengo egunean, hilaren 16an, jaialdiak Enredadas proiektua hartuko dau, tradizinoko herri-generoak beste estilo batzuekaz buztartu dituen lau artista handik osotutako taldea: Uxía, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira. Getxon Coplas e alalás ikuskizuna aurkeztuko dabe, Sérgio Tannus eta Marcos Teiraren gitarrek lagunduta, genero eta estilo ugari batzeko.
Zapatuan, hilaren 17an, Muxikebarrik Maria Arnal i Marcel Bagés bikote katalanaren saioa hartuko dau. Bikotea azken urteotan musikearen panoramaren errebelazino bihurtu da. Ciutat de Barcelona Musika Saria, Verbena, Rockdelux aldizkariko Single Nazional Onena aukeratua eta Urteko Obra Artistikoa Time Out aldizkariko irakurleen arabera, Badalonako (Bartzelona) abeslariak eta Flixeko (Tarragona) gitarristak herri musikearen transmisino-kateagaz jarraitzen dabe ahalik eta modurik onenean: bere abesti propioak sortuz.
Algortako Portu Zaharreko saioak 18:00retan eta 23:00etan izango dira. Azken horreetan, jaialdiak jai-giroa sustatzeko asmoa dau Gozategi (hilaren 16an) eta Buhos (17an) taldeen eskutik. Gozategiren kasuan, gainera, euskal bandeak bere 30. urteurrena ospatuko dau. Ez dira faltako familientzako kontzertuak be, 17 eta 18an eguerdiko 12:00etan. Getxo Folk jaialdiaren proposamen musikala Nor da Maurizia hezkuntza proiektuagaz osotuko da, Getxoko Musika Eskoleagaz alkarlanean egindakoa eta bertako ikastetxeetako ikasleei musikea hurreratuko deutsena.
Kartela
Aurtengo Getxo Folken kartela Ane Pikazak egin dau. Ilustratzaile, artista eta aktoreak berak azaldu dauenez, bere obran jaialdiaren hurrengo edizinoaren nortasuna islatzen saiatu da: Emakumearen begiradea islatuz, baita itsasoari begiratuz be.
Ordainpeko kontzertuak (Muxikebarri)
Irailak 14
ANA ALCAIDE Ritual
Irailak 15
TANXUGUEIRAS
Irailak 16
ENREDADAS
Irailak 17
MARÍA ARNAL I MARCEL BAGÉS
Irailak 18
NEOMAK
Dobako kontzertuak Portu Zaharrean (18:00retan)
Arratsaldeko 18:00retako aire zabaleko kontzertuetan, Getxo Folkek askotariko soinuak hurreratuko deuskuz, El Pony pisador talde katalanaren fusinoa zein Cadipsonians taldeak dakarren Cadizko inauterietako umore erritmoen konbinazinoa.
Irailak 15 EL PONY PISADOR.
Irailak 16 MIELOTXIN + Gonbidatuak.
Irailak 17 EVA TEJEDOR eta LES PANDERETERES.
Irailak 18 CADIPSONIANS BAND.
Gaueko saioak (23:00)
23:00etako kontzertuek jai giroa dabe ardatz eta horretan Gozategi arduratuko da, 30. urteurrena ospatuz. Buhos be izango da Getxon Kataluniako erreferentziazko jai-taldeetako bat, hain zuzen ere, urtez urte gero eta jarraitzaile gehiago batu eta Viña Rock eta Festivern lako jaialdi handietan parte hartu dauena.
Irailak 16 GOZATEGI.
Irailak 17 BUHOS.
Goizeko saioak (12:00)
Charcos neskearen eskutik, barreak, poesiak eta objektuen antzerkiak bat egiten daben istorioa izango dogu
Paüra, barriz, musikaz eta umorez betetako ikuskizuna da eta pailazoaren hizkuntzearen bidez bildurra lako emozinoaz arduratuko da.
Irailak 17 Cuando los peces vuelen (LA CHICA CHARCOS).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!