'Dena zuretzat' abestia eta bideoklip barria dakarz Inunek

Bizkaie! 2022-09-12 11:20   Musikea

Dena zuretzat kantua eta bideokilpa dakarz bizkaitarrak.

Nana nana abesti ironiko eta itsaskorraren argitalpenetik urte bi igaro dirala, Inunek (Mikel Inuntziaga) kantu barria dakar, jantzan egin eta gorputza askatu daigun proposamena dakarrena, Dena zuretzat abestia, hain zuzen be, ikutu latinoa dauen proposamen freskagarri eta jantzagarria, sedukzinoa eta horregaz lotutako trikimailuak jorratzen dituana, modu dibertigarrian.

Dena zuretzat da, azken finean, bizipoza eta jaia transmitiduten dauen melodia.

Erronka barri honetan Sergio Mayoral (tronpeta) eta Ruben G. Mateos (produkzinoa) izan ditu bidelagun Inunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu