2022ko LanHitz dirulaguntza-deialdia badator
2022-09-12 07:45 Euskerea berbagaiEskaerea aurkezteko epea 2022ko irailaren 1etik 30era bitartekoa da,
LanHitz dirulaguntzea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen dau eta deialdiaren helburua da euskerearen erabilerea eta presentzia areagotzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dagozan lantokietan.
Kontuak kontu, eskaerea aurkezteko epea 2022ko irailaren 1etik 30era bitartekoa da, biak barne. Eskaera bakarra onartuko da IFZ bakotxeko.
Diruz laguntzen diran kontzeptuak: itzulpenak; batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua; langileek hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko edo hobetzeko euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak; langileentzako prestakuntza-ikastaroa euskeraz; softwaregintzea; plangintzearen jarraipena, ebaluazinoa, inplementazinoa eta egokitzapena (euskera batzordea, koordinatzailea edo planaren komunikazinoaz arduratzen dana eta aholkularitzea enpresea kontratetea).
Kontuak kontu, dirulaguntzea eskatzeko hainbat aukera dituzu, zeure alkartearen beharren arabera.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako atari honetan sartu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!