Gorka Pagonabarraga: 'Neure buruari deukotsat bildurrik handiena'

Koldo Isusi Zuazo 2022-09-12 07:55   Barriketan

14 urte zituanetik dabil Durangoko Bertso Eskolan. 2018ko Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelduna izan zan; urte berean, baita Euskal Herriko eskolarteko txapelduna be. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an parte hartu eban lehenengoz eta 2021ean finalista izan zan. 2022koa dau lehenengo Euskal HerrikoTxapelketa Nagusia.

1.- Lizarran urriaren 9an kantetako hitzordua zeunkan baina azken orduko gorabeherak tarteko dirala, Arrasaten kantauko dozu irailaren 25ean. Zergaitik egon da aldaketa hori?

Asier Azpiroz zan Arrasaten kantetako izentauta egoana baina aita izango da astegoien horretan eta, beraz, aitatasun bajea hartuko dauenez, neuk beteko dot haren lekua, zozketea egon da eta neuri tokau jat Arrasaten kantetea. Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza, Xabier Silveira eta neu izango gara oholtzan kantari. saio gogorra baina polita izan daiteke, askotan kantetan ez dodazan lagunekaz kantauko dot eta pozik nago. Saioetan kantau eta pozik geratzen banaz, horixe da asmoa eta disfrutetan ez badot, akabo, horrexek emoten deust bildurrik handiena.

2.- Aner Euskitzek irabazitako Lizari Sarian be ibili zara. Zelako esperientzia izan da?

Gustora ibili gara. Aukerak dagozanean aprobetxau egiten ditut eta plazarik plaza ibilteak ez deustela kalterik egingo pentsetan dot, kalte baino mesede egingo deustiela uste dot.

3.- Irailaren 24an hasiko da Getxon, 2002ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta abenduaren 18an amaituko. 42 bertsolarik hartuko dozue parte eta bizkaitarren artean zeu zara lehenengoz kantauko dozuna Txapelketa Nagusian. Nerbiorik, bildurrik, errespeturik?

Ez edo. Jente ona, indar handikoak gagoz. Ez dot inor ahaztu gura eta hor izango gara Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Imanol Uria, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Inor gatxeretxi barik, Uria eta Ibarzabal ikusten dodaz gogor eta laguna dalako, Aitor Bizkarragaz be kontuz, nork jakin zer egin leiken abadiñarrak...

4.- Onintza Enbeitak oraintsu Bizkaie! atarian egin geuntsan alkarrizketan esaten euskun akaso hauxe izan daitekela azken Txapelketa Nagusia baina baieztapen ofizialik ez euskun egin. Seguru indar handiz lanketan ibili dala...

Bizkaiko txapela irabaztea zer dan badaki Onintzak eta baieztapen ofizialik emon ez badau be handia da muxikarra, Txapelketa Nagusian bost aldiz izandakoa.

5.- Arerio gogorrak dozuz Arrasateko saioan baina nortzuk izan daitekez arerio gogorrenak?

Edozein izan daiteke arerio gogorra; pronostikoak gura izaten dozuez eta izenak aitatzen hasten bagara, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza (4 aldiz Txapelketa Nagusian), Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira (5 aldiz Txapelketa Nagusian) eta neu. Ganerakoak ez dodaz gatxeretxi gura ze edozeinek emon leike sustoa. Egun ona izan eta asmetan dauena izan daiteke aurrean.

6.- Txapelketea nork irabazi leike?

Nork jakin... Lehenengo fasean 36 bertsolari izango gara, arabarrak 2, bizkaitarrak 10, gipuzkoarrak 16, nafarrak 5 eta 3 Xilabatik sailkatuak.

Gogoan izan Aitor Sarriegik eta Igor Elortzak uko egin deutsela txapelketan kanteteari eta aurrekoan finalean izan ziranez, ez da inor sartuko euren ordez. Beñat Lizasok, Etxahun Lekuek, Jokin Urangak, Jon Maiak eta Odei Barrosok be uko egin deutse eskubideari eta euren ordez Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Uria, Maialen Akizu eta Patxi Iriartek kantauko dabe.

7.- Hamalau lagun izango dira gai-jartzaile taldean eta 21 izango dira epaile lanetan ibiliko diranak. Danok ezagutzen gara mundu honetan baina bildurrik badozu?

Ez. Neure buruari daukotsat bildurrik handiena ia kapaz izango ete nazen egin beharreko lan guztiei ahalik eta ondoen erantzuteko.

8.- Holako hitzordu garrantzitsu baten aurrean, ze lanketa egiten dozu?

Eskolan ibilten gara intensidade handiz errimak, hiztegia eta holakoak lantzen eta burutik kendu ezinik izaten dodaz kontuok. Edozelan be, errimak eta bai, mekanikoagoak badira be baina edukiak jorratzea, diskursoak eta lantzea be ez da txarra.

9.- Andoni Egañak lau aldiz Txapelketa Nagusia irabazi ondoren, Maialen Lujanbiok irabazi ditu 2009koa eta 2017koa; tartean, 2013an, barriz, Amets Arzallus izan zan irabazlea. Atzerago Xabier Amuriza (1980 eta 1982), Sebastian Lizaso (1986) eta Jon Lopategi (1989) be badagoz txapeldunen artean. Zer gogoeta eragiten deutsu zerrenda magiko horrek?

Bertsolari handiak dira horreek danak, guretzako eredu. Autortu behar deutsut Irakulis, Abarkas, Iturriaga eta hor ibilten jakuzala dakien guztia erakusten eta eskertzen deutsegu, zelan ez, azken aldion, oporrakaz eta gauza handirik egin ez badogu be. Durangoko Bertso Eskolearen lana nabarmenduko neuke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu