Basurtun euskal folklorea nagusi 'Plazarik Plaza' programeari esker

Bizkaie! 2022-09-09 10:46   Kulturea

Hitzorduak irailaren 15etik 17ra izango dira.

Bilboko auzoak hartuko ditu Bilboko Udal Txistulari Bandea, Aitor Furundarena eta Oinkari hilaren 15ean, eguenean; Haatik Dantza Taldea eta Hala Gera Dultzaineroak hilaren 16an, barikuan; eta Beti Jai Alai Dantzari Taldea eta Ibai-Ega Dantza Taldea hilaren 17an, zapatuan.

Plazarik Plaza ekimena Beti Jai Alaigaz batera atontzen dau Udalak eta jarduera guztiak doban izaten dira.

Bilboko Udalak barriro dakar Plazarik Plaza, pandemiaren ondorioz urte biko etenaldiaren ondoren. Esangura horretan, irailaren 15etik 17ra, Basurtu auzoa Euskal Folkloreaz beteko da Beti Jai Alai auzoko jantzarien alkarteagaz batera atonduta.

Kalejirak eta euskal jantza taldeen esaioak izango dira Basurtuko kaleetan, herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doban gozetako aukerea izan deien.

Aurten, honako honeek izango dira: eguenean, hilaren 15ean , Bilboko Udal Txistulari Bandea, Aitor Furundarena eta Oinkari Dantza Taldea Dantzarako musika ikuskizuna konpartiduteko (Sabino Arana 50, 19:00retan); barikuan, hilaren 16an, Haatik Dantza Taldea Errimak bi oinetan ikuskizunagaz; eta Hala Gera Dultzaineroak taldeak Basurtu zeharkatuko dau kalejiran 20:00etatik aurrera.

Irailaren 17an, zapatuan, Beti Jai Alai Taldeko Musikariak zarratuko dabe aurtengo Plazarik Plaza edizinoa (13:00ean, auzoko kaleetan zehar); eta Ibai-Ega Dantza Taldeak, Lizarratik etorritako jantza taldeak eta Beti Jai Alai Dantzari Taldeak, kalejirea egingo dabe alkarregaz (18:30ean). Aurrerago, arratsaldeko 19:00retatik aurrera, talde biek jantza saio bategaz agurtuko dabe eguna (Sabino Arana, 50).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu