Bilbao Bizkaia Beer, garagardaoaren sektorea eta lurraldeko gastronomia sustatzeko

Bizkaie! 2022-09-09 09:25   Jan edanak

Euskalduna Jauregian egingo da urriaren 7an, 8an eta 9an.

Azokea esparru bitan gauzatuko da: Jardunaldi profesional bat, garagardao-industriaren balio-kate osoko ordezkariek parte hartzeko eta jente guztiarentzat zabalik egongo dan azoka bat, 70 enpresa produktoreren 40 garagardao-estilo baino gehiagogaz, zuzeneko musikeagaz eta gastronomiagaz.

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputaduak parte hartu dau Bilbao Bizkaia Beer 2022ren aurkezpenean. Azokea urriaren 7an, 8an eta 9an egingo da eta Bizkaiko uriburua garagardao-industriaren alkargune bihurtzea dau helburu: Kontsumitzaileari zuzendutakoa eta sektore horretako profesionalentzat gordetakoa. Aurkezpen horretan, Basurkok ondokoa nabarmendu dau: Sektore horretako barritasunak ezagutuko ditugu, industria horren nazinoarte mailako jokera barriak aztertu, negozio-arlo barriak ezagutu... Gainera, eszenatoki horretan gure garagardao-enpresek hartu-emonak bideratu eta sinergiak sortu leikiez hemengo zein kanpoko herrialde batzuetako agenteakaz. Esangura horretan, Bilbao Bizkaia oinarrizko ekitaldia da gure lurraldean sektore horretarako eta hemen egiten dan garagardaoa eta gure gastronomia ezagutarazoteko, gure mugen barruan eta mugetatik kanpo.

Bilbao Bizkaia Beer-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen eta Bilboko Udalaren babesa dau eta bertan parte hartuko dabe Euskal Garagardaoa Basque Beer alkarteko garagardaogileek, izan be, euren produktuak erakutsiko ditue uneko erreferentziazko garagardaogileen ondoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu