Aner Euzkitzek (Zarautz, 2002) Lizardi Saria irabazi dau

Bizkaie! 2022-09-07 08:00   Bertsolaritzea

20 urte ditu (25 urte arteko bertsolariak hartzen dabe parte).

Aner Euskitze kantetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bere herrian irabazi izana berezia izan dala autortu dau, Lizardi Sariaren aurrean hartu-emon bereziak dituelako Zarauzko bertsolari gazteek. Hirugarren parte hartzea eta bigarren finala eban aurten 20 urteko bertsolari gazteak. Urduri jagi zala goizean onartu arren, aldarte horri bueltea emon eta saio osoan kontzentrauta egon izanaren sensazinoa dauka zarauztarrak eta gustura ibili zan bertsotan.

Udaleku udea izan dau Aner Euzkitzen eta inguru horretako jentea bertan zala jakitun, giro horri eskaini eutson agurra baina, era berean, beste esparru askotarako be baliogarri izan eitekeala kontziente izanda.

Finaleko giroa eta publikoaren erantzun beroa be azpimarratu ditu aurtengo txapeldunak. Ganerakoak irakurri eta entzun hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu