Arabako Antxinako Musika Astea, irailaren 2tik 10era
2022-09-02 13:15 MusikeaBroncanoren zereginak Carmen Martínez Guerrak egingo ditu.
40. Arabako Antxinako Musika Asteak 14 kontzertu programau ditu irailaren 2tik 10era bitartean, lurraldeko hainbat lekutan, kokapenak naturan izango diralarik, igaz bezela.
Daniel Broncano Arabako Antxinako Musika Astearen zuzendari artistikoaren eretxiz, Mobikortasun urriko urte biren ondoren, Europako panoramako onena itzuliko da, izan be, Musika Astearen agertokira etorriko dira: Jean Rondeau klabezinistea, Bach-en Goldberg-en bersino originalagaz; Lea Desandre mezzosopranoa eta Thomas Dunford laudistea, Gebaran eta Les Musiciens de Saint Julien taldea.
Broncanoren ustez, aurten, jatorrira itzuliko gara Abraham Cupeiro-ren musika tresnei esker.
Lehen aldiz Astean, mendi ibilaldi musikalak be eskainiko dira, Erdi Aroko erromesaldien harira: Egeria izeneko taldeagaz Pinedoko kobazuloetatik Tobillasko eleiza erromanikora joango gara (aurten 1.200 urte beteko ditu). José Hernández kontratenorrak Artziniega uribilduaren sorrerearen 750. urteurrena ospatzeko, kantu gregoriano teatralizatura eroango gaitu En Alas del Espíritu lanari esker.
Beste muturrean, Mozart eta Beethovenen musikea be izango da, pianoforteagaz eta garaiko haize instrumentuakaz interpretauta edo musika barroko eta garaikideko akordeoi errezital biak, Arte Eder Museoan.
Probintzia plazea Forma Antiqva taldearen ausardiaz beteko da. FestClásicagaz lankidetzan, Mancini konpositore napolitarra omenduko da, La Ritirataren eskutik.
Ardaoaren harian, ikuskizun bat estreinauko da lotzen dituana urrezko mendeko musikea eta testuak eta Sara Águeda harpalaria eta Miguel Cubero aktorea.
Taracea, antxinako musika barria, Guardian izango da eta, aldi berean, Fahmi Alqai-ren zango bioleak bere lekua izango dau rock agertokietan. Eta Euskal Barrokensemblek poztu egingo gaitu Couperin, Vivaldi eta Haydn-en lauterako kontzertu handiakaz.
Sarrerak
Aurten, kontzertuetatik hamaika doban izango dira baina gonbidapena eskatuko da edukierea osotu arte. Halan da guztiz be, horreetako hiruk 6-9 euro arteko prezio sinbolikoa izango dabe.
Sarrerak eta gonbidapenak hemen.
Aldaketea zuzendaritza artistikoan
Daniel Broncanok zuzendaritza lanak baztertuko ditu arrazoi profesionalakaitik eta aurten Asteak Carmen Martínez Guerra izango dau ardatz, 2020an programearen zuzendari artistikoa izan baitzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!