Estimuaren aparretan gora...

Bizkaie! 2022-09-02 10:42   Musikea

Zemendian, ETS taldeak disko barria argitaratuko dau.

ETS (En Tol Sarmiento) talde arabarra upealako birea egiten dabil 2022an. Euskal herriko talderik sonatuenetakoa bihurtu da ETS: Sumendiak bira arrakastatsuaren olatuaren txanpa gainean dabil kontzertuz kontzertu.

Abuztuaren 16an Bilboko Aste Nagusiko musika ekitaldirik jentetsuena izan zan, 14.000 ikusle baino gehiago batu zituan baina laster datorrenez disko barria, birako azken kontzertua irailaren 10ean eskainiko dabe, Hondarribian. Frantzian be jo dabe eta kontzertuen berotasuna bikaina izan da.

Zemendian, ETS taldearen disko barria argitaratuko dabe, zazpigarrena, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu