Ikasi euskerea bidelagun onenagaz
2022-09-01 13:24 Euskerea berbagaiMatrikulazinoa zabalik AEK-ko euskaltegietan.
Jente gehiago izan zan aurreko ikasturtean eta urrian hasiko dan kurso barrian igotea espero dogu eta ikasleek AEKn euskerea ikasteko bidelagun onena izango dabe.
Euskerea ikasteko garaia barriro hemen dogu, euskara mailea hobetzeko, euskerea erabilten jarraitzeko. Azken ikasturteek erakutsi deuskue euskaltegien lana bizi-bizirik dagoala.
Matrikulazinoa gora egiten egoan azken urteetan, pandemiak zeozertxu apaldu baeban be, logikoa dan legez, baina, era berean, azken urte bietan ikusi dogu egoera gatx horretan be euskerea ikasi-hobetu nahi daben herritarren gogoa ez da apaldu eta ikasle-irakasleen ahaleginari esker, unean uneko babes neurriak beteta, euskalduntze prozesuan aurrera egin dogu. Herritarren erantzun handiz egin ditugu ohiko ikastaroak milaka lagunekaz batera. Gainera, igaz, kopuruek gora egin zuten barriro eta benetan uste dogu laster hasiko den ikasturtean herritar gehiago hurreratuko dirala euskaltegietara.
Milaka lagunek erakusten daben gogoari eutsiz, Euskerea berbea nabarmendu dogu kanpainearen euskarri grafikoetan, euskera erdigunean jarri, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jarteko.
Euskera-ikastaroetan herritarrek bidelagun onenak izango ditue, AEK-ko irakasleak, hain zuzen be, ikasleek aurrerantz egin deien eta euskerea, pasino handiz ezagutu eta erabili deien, irakasleen profesionaltasuna eta berotasuna, hain zuzen be.
Urrian hasiko dan ikasturtean, ondokoak izango dira AEK-n euskerea ikasteko aukerak:
- Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
- Autoikaskuntzea, euskaltegian eta etxean.
- Aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntzea buztartuta.
- Online ikastaroak.
- Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.
Erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunidadeek, Jaurlaritzeak nahiz Nafarroako Gobernuak...) dirulaguntzak emoten ditue: Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua dobakoa izango da, mailea egiaztatu ezkero. Aurten, aukerak zabaldu eta C1 mailara helduko da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat. Nafarroan, aurten, laguntzak zeozertxu handitu eta Iparraldean be euskerea ikasteko diru-partidea bada: Oso garrantzitsua iruditzen jaku herritarrek aukera horreen barri izatea, euskerara, euskaltegietara, hurreratzeko ezinbesteko osogai diralako.
Parte-hartzaileak:Alizia Iribarren, Aize Otaño, Aitziber Balantzategi, Iñaki Urkijo, Xabi Gartzia, Bixente Claverie eta Lurdes Etxezarreta. Irakasleak: Zuriñe Eguskiza eta Iñigo Ramirez de la Piscina. Ikasleak: Simona Sobotovicova, Mikel Saiz eta Alex Gutierrez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!