X. Urdufolk, irailaren 1etik 4ra

Bizkaie! 2022-08-31 13:01   Musikea

Kontzertu eta jarduera guztiak dobakoak izango dira.

El Trasno taldeko musikariak | Ikusi handiago | Argazki originala

Urduñako kale eta plazak folk doinuz beteko dira hurrengo egunetan, Urdufolk jaialdiaren hamargarren edizinoa egingo dabelako irailaren 1etik 4ra, hau da, eguenetik domekara. Hainbat helburu beteteko asmoz dator aurtengo hitzordua, besteak beste, emakume musikagileen begiradeari leku zabalagoa egitea.

Familia guztiarentzat aproposa dan kontzertu didaktikoa izango da egitarauko lehenengoa, eguenean, 17:30ean, udal ugerlekuan. Iñaki Plaza eta Ion Garmendia musikariek tresna tradizionalak joko ditue eta horreen barri emongo deutsie bertaratutakoei.

Foru Plazan, herriaren erdi-erdian, egongo da Urdufolkeko oholtzea, eta han joko dabe hainbat taldek: Judit Neddermannek eta Las Karamba taldeak barikuan; eta Kuttunek eta Las Migasek zapatuan. DJ Urdufolk be egongo da leku berean.

Kalerik kale giroa alaitzen, ostera, El Trasno talde asturiarra ibiliko da, barikuan zein zapatuan. Domekan, Txomin & Txistuman Deskontzertuan izeneko kontzertu antzeztua ikusi ahal izango dogu Urduñan. Bestelakoei jagokenez, Koldo Ulibarri txistulariak Alondegian gidatuko dauen berbaldi eta mahai-ingurua da aitagarria, zapatuan 17:30ean.

Doinu tradizionalez gozetako eta iraila ederto hasteko aukera parebakoa dakar, beraz, X. Urdufolkek. Ganera, kontzertu guztiak dobakoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu