Lizardi Sariketan 16 bertsolarik kantauko dabe

Bizkaie! 2022-08-25 09:11   Bertsolaritzea

Abuztuaren 25ean eta 26an dira kanporaketak; finala, irailaren 2an.

Igazko finala, Zarautzen. Txaber Altubek irabazi eban. | Ikusi handiago | Argazki originala

Tradizino handiko hitzordua da Bertsolari Gazteen Lizardi Saria, aurten 46. edizinoa beteko dau. Zarautzen egiten dabe urtero, Udalak eta Motxian-Etxebeltz bertsoguneak antolatuta. Oraingo honetan, 16 bertsolarik hartuko dabe parte, eta sei pasauko dira finalera.

Lehiaketearen arauen arabera, kanporaketa bi jokatuko dira,: gaur, eguena, abuztuak 25; eta bihar, barikua, abuztuak 26. Saio bakotxeko irabazlea zuzenean pasauko da finalera eta beste lau finalistak puntuen sailkapenaren arabera aukeratuko ditue.

Gaurko saioa Imanol Urbieta Musika Eskolan izango da 22:00etan. Honeek bertsolari gazteok izango dira oholtzan: Peru Abarrategi, Aner Euzkitze, Haizea Arana, Idoia Granizo, Enare Muniategi, Gorka Pagonabarraga, Aimar Sorazu eta Ekain Tolaretxipi. Gai-jartzailea Irati Tolosa izango da.

Bigarren kanporaketea, barikuan, leku eta ordu berean jokatuko da, kantuan honeek dirala: Irati Alcantarilla, Naia Arrizabalaga, Ane Beloki, Oier Etxeberria, Libe Goenaga, Xabat Illarregi, Lierni Rekondo eta Aitor Tatiegi. Gai-jartzailea Ibai Goikoetxea izango da.

Finala irailaren 2an izango da. Irabazleari 350 euro, txapela eta trofeoa emongo deutsez eta bigarrenari, 250 euro. Era berean, garaikur berezia egongo da saioko bertsorik onena bota dauenarentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu