Sekula baino parte-hartzaile gehiago Hiriko Soinuak lehiaketan

Bizkaie! 2022-08-03 09:20   Musikea

Sari nagusiaz gan, Barakaldo, euskera eta bardintasun sariak egongo dira.

Hasten dabizan musika talde edo bakarlariei aukerak emoteko eta udagoieneko Hiriko Soinuak jaialdiko kartela osotzeko antolatu dau Barakaldoko Udalak IV. Hiriko Soinuak lehiaketea, eta sekula baino parte-hartzaile gehiagok emon dabe izena. Hain zuzen be, 141 talde eta bakarlari lehiatuko dira guztira (igaz 129).

Sari nagusiaz gan, bestelako batzuk be emongo ditue. Batetik, Barakaldoko onenarena, kategoria horretan 36 hautagai dagoz. Bestetik, euskerazko proposamenik onenaren atalean be, parte-hartzaileen errekorra gainditu da (33). Azkenik, bardintasun saria be badago.

Aurreko urteakaz alderatuta, sortzaile gehiago animau dira oraingoan, eta Barakaldoko Udalak azpimarratu dauenez, % 37 lehendik parte hartu bakoak izan dira, ganera. Hortaz, gero eta musikari gehiagorentzat da erreferente Hiriko Soinuak.

Kontuak kontu, behin proposamenak aurkezteko epea amaituta, irabazleak aukeratzeko prozesua hasiko da. Lehenik eta behin, epaimahai profesionalak finalisten zerrendea egingo dau. Nagusi, Barakaldo eta bardintasun sarietarako bederatzi hautagai egongo dira azken zerrenda horretan. Euskera saria, ostera, zuzenean emongo dau epaimahaiak.

Irailaren 24an, San Bizente plazan, finalista guztiak zuzenean entzun ahal izango ditu publikoak eta epaimahaiak, eta kategoria bakotxeko irabazleak hantxe bertan erabagiko ditue. Urriaren 21 eta 22an Herriko Plazan egingo dan Hiriko Soinuak jaialdian parte hartuko dabe irabazleek, Los Enemigos eta Ilegales taldeakaz batera.

Epaimahai profesionalean honeek dagoz: Eneritz Furyak (musikari eta abeslaria), Jon Asier Zubelzu (Gaua estudioko soinu-teknikaria), Nerea Cantero (Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzia) eta Gotzon Uribe (Bilboko Kafe Antzokiko programatzailea eta sustatzailea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu