Kalean da 72. 'Idatz & Mintz'

Bizkaie! 2022-08-01 12:40   Euskerea berbagai

Miren Agur Meabe, Luigi Anselmi eta Iratxe Ormatzaren testuak datoz, besteak beste.

Labayru Fundazinoak egunotan argitaratu dau Idatz & Mintz aldizkariaren 72. alea, 2022ko udeari jagokona. Ohiko moduan, edukiz bete-betea dator, hainbat idazle eta literatur adituren ekarpenari esker. Azaleko marrazkia Enrique Morentek egin dau.

Azkenaldiko euskal idazle sarituenetako bat arduratu da lehenengo orrietako testuak idazteaz, Miren Agur Meabe lekeitiarra hain zuzen. Amodiozko zazpi itsas poema berri (niretzat behintzat) lanak emoten deutso hasierea ale barriari.

Horren ostean, Peru Amorrortuk Carpe Diem eta euskararen fruitu klasikoa idazlana dakar, latinezko esaera ezagun horrek euskal literaturan izan dituan aldaerak azalduz. Lourdes Unzuetak, barriz, Umezurtz jaio zinan kontakizuna egin dau, bizitza barriari buruzkoa. Jabier Kaltzakortak, aldizkariaren ohiko kolaboratzaile danak, Xarmagarri bat dit maite bihotzeti kantua aztertu dau oraingoan, aldaera barriak eskainiz.

Testu literarioei jagokenez, 72. aleak dakarz Iratxe Ormatzaren Beso-hutsik, Luigi Anselmiren Lau poema eta Inaxio Lopez de Aranaren Iheslaria. Xabier Bovedak, bestetik, Tonino Guerraren testu hautatuak ekarri ditu Idatz & Mintz-en orrietara.

Kritiken atala be mamintsua da. Amaia Iturbidek Li Bai, sentsazioak partekatuz eta Andres Urrutiak Bizi simple bat. Añesa Etxebarne Coyos artikuluak idatzi ditue eta Sebastian Gartzia Trujilloren Lauaxeta poeta erromantikoa? Existentzialista? galderaz betetako testua be aitatzekoa da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu