Bermeoko XXXVII. Musika Astea, barikura arte martxan

Bizkaie! 2022-08-01 09:37   Musikea

Dobako bost kontzertu dagoz egitarauan.

Musbika Ensemble | Ikusi handiago | Argazki originala

Astelehenetik barikura, abuztuaren 1etik 5era, egingo dabe Bermeoko XXXVII. Musika Astea, Udalak aurreratu dauenez. Herritarrek eta bisitariek dobako bost kontzertu izango ditue aukeran, egunero bat, goi mailako musikeaz gozau ahal izateko.

Lehenengo lau saioak Santa Maria eleizan izango dira: 1ean, Inspiratio Ganbara Abesbatzea; 2an, Kendraren folk kontzertua; 3an, Musbika Ensembleren Antonio Gaztañetaren bidaia; eta 4an, Oreka Reed Quinteten Orekovid.

Barikuko kontzertua, ostera, Bermeoko Kafe Antzokian egingo dabe, eta Olinda taldea izango da protagonista. Bost emonaldiak 20:00etan hasiko dira.

Pandemiaren kontura ezarritako murrizketak ahaztu, eta ohiko formatura bueltauko da Musika Astea. Horregaitik, Alazne Zumeta Kultura zinegotziak zera adierazo dau: Jaialdiak bere ohiko formatua berreskuratuko dau, holan, nahi dauenak kontzertuetara joan ahal izango dau, betiko aforoak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu