Getxon amaitu da 2022ko Euskarabentura
2022-08-01 08:15 Euskerea berbagaiHilebetez, Euskal Herri guztiko gazteek hartu dabe parte espedizinoan.
Batzuei labur, beste batzuei luze egin jake 2022ko Euskarabentura, baina hilebeteko espedizinoak azken kilometroak egin ditu domekan, Getxon. Azken etapan, Portugaletetik heldu dira parte-hartzaileak Getxora, Bizkaia Zubia zeharkatuta, eta Amaia Agirre alkateak egin deutse harrerea, Udalaren izenean.
Ohore bat da niretzat zuek hemen izatea, zuek zarie eta euskerearen etorkizuna, adierazo dau Agirrek. Izan be, euskeraz berba egitea eta euskerearen bidez lagun barriak egitea da Euskaraldiaren helburu nagusia, Euskal Herriko lurralde guztietako eta diasporako gazteak alkartzeaz gan.
Garagarrilaren 1ean ekin eutsen ibilbideari eta, egunez egun, zazpi lurraldeetako kultur eta natur ondarea ezagutu ahal izan dabe, garagarrilaren 31ra arte. Gizartea hobetzeko eta ondarea zabaltzeko lanean dabizan hainbat personagaz batzeko aukerea be izan dabe.
Azken txanpan, Getxoko kaleak bisitau eta gero, Muxikebarri aretoan egin dabe agurreko ekitaldia. Euskaraldian parte hartu daben gazteak eta eurei laguntzen ibili diran lagunak ez eze, erakundeetako kideak eta gazteen familietakoak be egon dira.
Hilebete osoan makina bat bizipen eta abentura izan ditue, eta danak kontetea ezinezkoa dan arren, bideo batean laburpentxua egin dabe, ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!