Txurregi (1.128 m), Nafarroako Andia Mendilerroko altxor bertikal eta historikoa
2022-07-29 12:53 Ibilian-ibilianEskumarantz ala ezkerrerantz? Hementxe dago... Ederra!
Piriniotatik bueltan ginan bertara gerturatu ginanean, Hueska aldean eguraldi txarra egoen eta etxera heldu aurretik, txoko barriak ezagutzeko gogoa eta denporea geunkan. Aitak mendi martxetan egindako eta ezagututako Txurregi mendia gogoan neukan, baita Iruñeako lagunek noiz edo noiz aitatutakoa be, oraindino, ezagutu bakoa.
Satrustegi mendilerroa, Andia mendilerroaren edota mendigunearen barruan dago eta Ekai herri txikitxoa eta lasaia daukagu erdigune. Etxe gitxi dagoz han, baina iturri ederra, jente jatorra. Hori bai, zarata handirik egin barik eta euren lasaitasunari jaramon eginez heldu behar da bertara.
Sakanako bailarearen ekialdeko mugan dago eta bertatik, Sakana bete-betean, Pirinioak eta Aralar ikusten dira, ikuspegi ederrez gozetako aukerea eskainiz.
Gaztelu mendia, Txurregiren ondoan dago eta biek ala biek, hainbat arrasto historiko ditue. Gainera, berezia eta ikusgarria egin jakun Gaztelun bertan egoan vivac egiteko gotorlekua, handia bere horretan eta zoragarria, udako egun bero eta gozo batean bertan gaua pasetako parebakoa.
Behin, Gaztelura igonda, badirudi Txurregi be hortxe izango dogula eta egon badago, baina aldapatxoa bajatu eta ondoren, bertikala igon behar da. Bertikal gogorra eta zoragarria. Merezidu dauena. Hauspoa apur bat berotu, hankei beroaldi ederra emon eta tontorrera heldu.
Ez dago galtzeko arriskurik baina badaezpada wikilok-eko track-a dekargetea komenidu da bai Gaztelura igotea, bai Txurregira igoerea nahikoa intuitibioak badira be, gatxena esango neuke, behin gora helduta, mendilerro amaibako horretan Txurregiko tontorra bilatzea da... [Barreka] Baina horrek be badau enkantua, eskumarantz ala ezkerrerantz? Eta hautua egitean... Hementxe dago! Ederra! Gozau Nafarroaz eta bere inguruez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!