'DC Supermaskoten Liga' gaur estreinauko dabe euskeraz

Bizkaie! 2022-07-29 08:40   Euskerea berbagai

Mundua salbetea euren atzaparretan dago.

Pelikula hau, Ilargirantz, Ainbo: Amazoniako gerraria, Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk eta Ama mu filmen ostean,  Zinema Euskaraz programako aurtengo bosgarren estreinaldia izango da.

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programearen barruan. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, ume eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatzen dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan.

Zuzendariak Jared Stern eta Sam Levine dira eta interpreteak, barriz, Dwayne Johnson, John Krasinski, Kate Mckinnon, Keanu Reeves, Kevin Hart eta Vanessa Bayer. Animazinoa da, edozeinentzako egokia.

Kontuak kontu, ondokoa da istorioa: Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak ditue eta alkarregaz dabiz burrukan krimenaren kontra Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak bahitzen dituenean, Kryptok kaleko koadrila heterogeneo bategaz topo egin (Ace Bati-untxaria, CV txerri vietnamita, Merton Dordoka eta Chip Urtxintxa) eta superheroiak erreskatetan laguntzeko konbentziduten ditu. Horretarako, beren barruan deskubridu barri dituen botereak erabilten ikasi beharko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu