Gaur, hilak 28, hasiko da EMMusikadas
2022-07-28 09:54 MusikeaGaragarrilaren 28tik irailaren 2ra, emakumez osotutako taldeei leihoa eskaintzeko zikloa.
Bigarren edizio honetarako berretsitako artistak ondokoak dira: Ginebras (garagarrilak 28, eguenea): Haren pop uniberso propioa eta indie ikutuak dituana; Maika Makovski (abuztuak 5, barikua) oraintsu MIN Sarietako Rock Diskorik Onenaren Sariaren irabazlea; Idoia (abuztuak 11, eguena); Holly Miranda amerikarra (abuztuak 2, barikua) eta zikloko azkena Tremenda Jauria (irailak 2, barikua) taldeak disko barria aurkeztuko dau Directxs al Colapso.
Barrikuntzea da Zentral Aretoko eszenatoki nagusian izango dirala kontzertuak, 21:00etan hasita. Sarrerak Zentraleko webgunean eskuratu daitekez, 16 euroan. Sarrerak bagilaren 13ko 12:00etatik aurrera dagoz eskuragarri hemen.
EMMusikadas
EMMusikadas igaz jaio zan Zentralen, emakumez osotutako taldeek euren musikea erakustekojaialdi legez. Aurreko edizinoan, pandemiak hankaz gora jarri eban dana eta Zentraleko terrazan egin zan zikloa, Burgosko plazan eta Andrea Santiago, Lorena Álvarez, Enborra, Delaportea, Olatz Salvador eta Albany artistak izan ziran bertan.
Ziklo honen helburu nagusia da emakumezkoen talde eta artistak (artista barriak nahiz dagoeneko finkatuta dagozanak) ikusaraztea eta ahalduntzea eta euren ekarpena baloretea. EMMusikadas zikloaren asmoa da hazten joatea, Iruña-Iruña urirako eta inguruetarako erreferentziazko kontzertu-ziklo bihurtu arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!