2022ko Donostiako Jazzaldia jentetsuenetakoa izan da
2022-07-27 08:42 Musikea57. Jazzaldiak Publikoaren Saria irabazi dau.
57. Jazzaldiak publikoa berreskuratu eta programautako kontzertu guztietan jentetza handia batu da: 150.000 persona bertaratu dira eta 14 agertokiak bete egin dira askotan. Entzuleek kalidade musikal bikaineko kontzertuakaz gozau dabe, gure buruan betiko geratuko diran kontzertu asko eta edukiera osoa izan dan edizino honetan. Gainera aurtengo Jazzaldian hondartzako agertokia (Keler Gunea) barriro edei dogu, Kursaaleko terrazek be giroa berreskuratu dabe (Frigo Gunea eta Fnac Gunea), Nauticool barriro edegi dogu...
Jazzaldiak publikoaren erantzuna eskertu dau, eguraldi onagaz batera esparru guztiak beteteaz gan, beste urte batez, portaera eredugarriagaz eta ezelako gorabehera barik egin diralako ekitaldi guztiak. Uria musikaz gainezka egon da sei egunez eta 79 kontzertutan jai giroa, ospakizun giroa eta berralkartzeak nagusitu dira.
Kalidade artistiko eta musikala bikaina izan da eta Jazzeko eta beste genero batzuetako izar handiek kontzertu gogoangarriak eskaini deuskuez: Horreetako batzuk aitatzearren, honako honeek azpimarratu daitekez: Simple Minds, 42.000 pertsona batu zituana Keler Gunean; Mulatu Astatke, Donostiako Jazzaldia Saria jaso ebana; Hiromi, Trinidade Plazan soka laukote batek lagunduta; Iggy Pop, 75 urtegaz, Kursaal Auditorioa hankaz gora jarri ebana; Vintage Trouble, mundu guztia hondartzan jantzan jarri ebana; Craig Taborn, Skoda San Telmo Museoan bere inprobisazino txundigarriakaz; Marco Mezquida & Juan de la Rubia, Victoria Eugenia Antzokian bere aparteko maisutasunagaz; Herbie Hancock, Kursaal Auditorioan, historian Jazz musikaririk onenetakoa dala erakutsiz...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!