'Bazterkeria gozotuteko zuzenketak'

Bizkaie! 2022-07-26 13:04   Euskerea berbagai

Kontseiluak eta Behatokiak zuzenketak aurkeztu deutseez Gobernuak aurkeztutako Dekretu-proposamenari.

Garagarrilaren 6an jarri eban herritarren eskura Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazino publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak beteteko merezimenduen balorazino-dekretua.

Euskalgintzearen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa egin deutseez eta gaur bertan erregistrau ditue Nafarroako Gobernuan bertan.

Kontseiluak eta Behatokiak dabakie herritar guztien eskubideak bermatzeko bide bakarra langile elebidunak kontratetea dala, halan da be, kontuan hartuta egun hezkuntzea ez beste esparru guztietan langileen % 3ri besterik ez jakola euskerea ezagutzea eskatzen, dekretu honek aparteko garrantzia hartuko dau: Badakigu euskerea merezimendu lez baloreteak badituala mugak, ez ditualako bermatzen langile elebidunak, baina aukera hau be erabili behar da adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Gobernuak ez dauela apenas aldaketarik egin urtarrilean sindikatuei aurkeztu eutsen dokumentu haretatiktik: Euskalgintzan ikusitako atzerapausoek bere horretan jarraitzen dabe, orain hamarkada bi euskerearen eta euskaldunen kontrako politika gogorretan hartutako erabagiei jarraipena emoten deutse. Aukerea izan dau herritarren arteko bereizkeria ebitau eta aldaketak egiteko, baina ez dau holakorik egin esan dau Bilbaok.

Kontseiluak eta Behatokiak aurkeztutako zuzenketetan euskerea ezagutzea lanpostu guztietan gehiago baloretea eskatu dabe: Kontziente gara egungo lege-markoak zaildu egiten dauela legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean euskerea ezagutza baloretea. Horrexegaitik, zuzenketa guztietan aukera bi eskaintzen deutsaguz Gobernuari. Dana dala, Nafarroak ofizialtasuna behar dau lurralde osoan herritarren eskubideak bermatuko dituen politikak jorratu ahal izateko adierazo dau Bilbaok. Horregaz guztiagaz batera, beste artikulu bat txertatzea proponidu dabe, horren arabera edozein lanpostutan euskerearen ezagutzaren balorazinoa ezin izango da atzerriko hizkuntza guztien balorazinoaren baturea baino baxuagoa izan: Uste dogu oinarrizko eskaera hori ez onartzeak nabarmen itxiko dauela Gobernuak intentzionalitate maltzurrez jokatzen dauela, euskerea eta euskaldunok baztertzeko intentzinoagaz esan dau Justizia sozialaren, bardintasunaren eta kohesinoaren kontrako dekretua Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak. Oso gogor egin dau dekretuaren edukiaren inguruan: Orain zenbait aste eraikin honetan bertan ehunka eskaera erregistrau genduzan, Gobernuak Nafarroa osoko herritarrak gogoan hartzeko moduko dekretua atontzeko. Erantzun be ez deusku egin eta ehunka herritar horreen eskaerei entzungor egin deutde. Maiatzean milaka herritarrok Iruñeko kaleak bete genduzan eta horri be ez deutso jaramonik egin. Beraz, ezin esan daiteke Gobernua herritarren mesedetan dagoanik. Inondik inora ez adierazo dau.

Horregaz batera salatu egin dau du dekretua bera garagarrilaren 6an argitaratu izana: Hiru urte izan ditu dekretua publiko egiteko eta Iruñeko aste berezienean argitaratu? Horrek erakusten dau, lehen Paulek esan bezela, intentzinoa izan dauela Gobernuak dekretuaren eztabaida publikoa ebitetako adierazo dau, izan be, Behatokiko zuzendariaren arabera, Gobernuak ez dau justifikau garai ilunetan lantzen ziran hizkuntza-politiketako neurriak bere horretan apliketea.

Interpelazio zuzena egin deutse Gaubekak: Ez dau balio Parlamentuan herritarren eskubideak bermatzen ez dirala autortzea adierazpenen bidez eta, ondoren, Gobernutik herritarren eskubideen urraketak betikotzen dituen neurriak hartzea. Autortu deiela, behingoz, bardintasunaren kontrako neurriak hartzen dituala adierazo dau.

Azkenik, erakunde bietako ordezkariek aurreratu dabe dekretuak Euskerearen Nafar Kontseiluaren irismena (ez-loteslea) behar dauenez, organo horretan be desadostasuna agertuko dabela, bai eta zuzenketa honeek be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu