Oki Moki taldea #Kaunas2022 Europako Kultur Uribuaren egitarauaren barruan
2022-07-26 11:15 MusikeaGaragarrilaren 30ean izango da.
Kaunas, Lituaniako bigarren uri haundiena da, aurten Europako Kultur Uriburu. Lituaniako uriak gazteei ahotsa eta lekua emoteko asmoa azaldu dau Emerging Kaunas izenpean aurkeztutako egitasmoan. Jantzak, kale antzerkia, musikea, diseinua, erretratugintzea eta arkitekturra protagonista izango dira, urte guztia iraungo dauen programazino potoloan.
Egitarau zabalaren barruan euskal ordezkaritzea be izango da Kaunasen, Oki Moki Getariako garage rock taldeak zuzenekoa eskainiko dauelako Summer Stage agertokian garagarrilaren 30ean, Etxepare Euskal Institutuaren babesari esker.
Oki Moki, Aritz Aranburuk eta Paula Estévezek 2016an sortutako taldea da eta egun Working Class Pop bigarren diskoa aurkezten dabiz. Azken urtean kontzertu ugari egin ostean, uda honetan Europara salto egingo dabe, izan be, Lituaniako eszenatokira igon aurretik, taldeak hamar bat kontzertu eskainiko ditu Lyon, Toulousse, Paris, Berlin edo Frankfurt lako urietan.
Entzun Oki Moki hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!