Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' hil da

Bizkaie! 2022-07-26 08:03   Bertsolaritzea

78 urtegaz hil da Markina-Xemeingo bertsolaria.

Mañukorta. Erretatua: Bertsozale. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertso munduan zein handik kanpo ezaguna izan da Gregorio Larrañaga Mandiola 'Mañukorta'.

1943an jaio zan Mañukorta Markina-Xemeingo Larruskain auzoan. 60ko hamarkadan hasi zan kantuan eta 80koan egin zan bertso munduan ezagun; lehen plazea Markinan, 1960an. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zan.

Baserritar eta fabrikako langile ibili izan da. Soldaduskea amaitu orduko (1967) Ameriketara joan zan osabeagaz, artzain; sei urte emon zituan han. Amaren familiakoakandik jaso zuen bertsozaletasuna eta berak ikasi zituan bertso zaharrak. 60. hamarkadan hasi zan jentaurrean kantetan. Bertsolaritza munduan ezaguna bada be, esan daiteke, bertsolaritzatik harago, Euskal Herri osoan izan dala personaia ezaguna.

Bertsogintzearen gailurrean ibili zan 1985-1995 bitartean eta 1989tik 1993ra gitxi gorabehera plazarik gehientsuen egiten zituenetarikoa izan zan. Etekinik onena ataraten asmau eban bere bertso soilari, konplexutasun bakoari eta bere gorpuzkera eta antzezpenenerako abilidadeari. Euskal Telebistan programa bateko lankide izan zan aitatu sasoian; era berean, harene irudi eta ahots karikaturizatuak erabili zituen imitatzaileek Euskal Irratian ("Goizean behin" irratsaioan, Iñaki Perurena tolosarrak) eta Euskal Telebistan.

2014an, Mañukorta bertsonajea liburua argitaratu eban Xabier Amurizak eta Mañukortaren bizitzako pasarteak batu zituan.

Beilategia gaur arratsaldeko 16:00etatik 17:30era jarriko dabe Berriatuako Gardotza poligonoan. Hileta eleizkizuna, barriz, 18:00etan izango da Larruskaingo eleizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu