UPV/EHU munduko 200 unibersidade onenen artean dago

Bizkaie! 2022-07-22 10:52   Kulturea

Shanghaiko espezialidadeen araberako sailkapenean.

Erretratua: Tere Ormazabal (UPV/EHU). | Ikusi handiago | Argazki originala

Espezialidade akademikoei buruzko sailkapenean, euskal unibersidade publikoa munduko 500 unibersidade onenen artean dago 27 diziplinatan.

Jiao Tong Unibersidadeak (Shanghai, Txina) bere urteko txostenaren azken edizinoaren barri emon dau eta Euskal Herriko Unibersidadea (UPV/EHU) 150 onenen artean kokatu da hiru diziplinatan: Injinerutza Metalurgikoa, Injinerutza Kimikoa eta Kimika (Espainiako lehen unibersidadea da hiru diziplina horreetan); eta 200 onenen artean, beste lau diziplinatan: Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Materialen Zientzia eta Injinerutzea, Nanozientzia eta Nanoteknologia; eta Matematika, talde pribilegiatu honetan sartzen dana.

Shanghaiko Rankinga izenez ezagutzen dan sailkapena unibersidade munduan gehien baloretan dan ebaluazino erispideetako bat da eta eragin handiena dauen rankingetako bat da unibersidadeen nazinoarteko proiekzinoa ebaluetako orduan. Sailkapenak munduko 500 unibersidade onenak batzen ditu, goi hezkuntzako 1.500 erakunde nagusiak aztertu ondoren, mundu osoko 20.000 unibersidadek baino gehiagok osotutako multzo bat oinarri hartuta. UPV/EHU 2012an sartu zan munduko 500
unibersidade onenen talde entzutetsuan eta 2020ko edizinotik, 400 onenen artean egon da.

Espezialidade aitagarri horreez gan, UPV/EHUk postu oso garrantzitsuak lortzen ditu beste diziplina batzuetan be: Telekomunikazino Injinerutzea, Energiaren Zientzia eta Injinerutzea, Farmazia eta Zientzia Farmazeutikoak (munduko 300 unibersidade onenen artean); 12 diziplina gehiago (Fisika; Nekazaritza Zientziak; Ingurumen Zientzia eta Injinerutzea; Injinerutza Elektrikoa eta Elektronikoa, Ijinerutza Mekanikoa, Zientzia Biologikoak, Osasun Publikoa, Zientzia Politikoak; Zientzia eta Injinerutza Informatikoa; Ekologia; Ekonomia eta Psikologia), 400 onenen artean; eta lau diziplina gehiago (Hezkuntza, Lurraren Zientziak, Zientzia Biometrikoak eta Kudeaketa–Management–), 500 onenen artean.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen eretxiz, argitaratutakodatuak oso esanguratsuak dira: Gurea unibersidade sendoa dala erakusten dabe, dinamikoa eta etenik bako hobetzeko prozesuan. Zoriontzekoa da lehen 200 onenen artekoak zazpira igon izana, Matematika be sartu baita eta munduko 500 unibersidade onenen artean egotea Telekomunikazino Injinerutzan (300 onenen artean), Ekonomia eta Psikologian (400 onenen artean), besteak beste. Kontuan hartu behar da jakintza arlo guztiak dagozala ordezkatuta eta horrek, gure unibersidadearen izakera jeneralistea eta arlo guztietan ezartzen dan mailea be adierazoten dau. Uste dut arrazoi ona dala gure unibersidade osoa zoriontzeko eta euskal gizartea be zoriontzeko, hari zor baiteutsagu geure zerbitzua.

Txinako unibersidadeak egiten dauen unibersidadeen ex aequo sailkapena, multzoka, honela azaltzen da: lehenengo ehun unibersidadeak izentetan ditu, ordena zorrotzean; ondoren, 50 unibersidadeko bloke bat ezartzen dau; gero, beste bloke bat, 50 unibersidadekoa; eta hortik aurrera, 500era arte, hiru bloke, bakotza 100 unibersidadekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu