MUko LEINN graduko 180 ekintzaile Seulen ibili dira
2022-07-22 09:34 KultureaEkintzailetzea eta barrikuntzea ikuspegi global bategaz bultzatzea da helburua.
Lidergo Ekintzailea eta Barrikuntza gradua (LEINN) ikasten dabizen 180 ekintzaile Koreatik bueltau barri dira, nazinoarteko ikaskuntza-bidaia egin eta gero. Mondragon Unibersidadearen nazinoarteko ekintzailetza-sareak Europan, Asian eta Amerikan dituan hamar laborategitan dabiz ikasten ekintzaileok. Ikaskuntza-bidaiei esker, ikasleek aukerea dabe beste herrialde batzuetan ekintzailetzearen arloan zer egiten daben jakiteko, jorratzen dabizen proiektuak ezagutzeko eta herrialde horreetan hareen enpresa-proiektuak sustatzeko, izan be, 180 ekintzailek benetako 15 enpresatan jarduten dabe nazinoarteko laborategietan.
LEINN graduaren helburua ondokoa da: ekintzailetzea eta barrikuntzea ikuspegi global bategaz bultzatzea, ikasleek bisitetan dituen herrialdeetako erronkarik garrantzitsuenakaz lotzeko eta euren proiektuen bidez herrialde horreetan negozio barriak martxan ipinteko.
Mondragon Unibersidadeko adituek azaldu dabenez, MTAren learning journey diralakoak edo ikaskuntza-bidaiak oinarrizko osogaiak dira LEINN ekintzaileen ikasketa-prozesuan. Beste kultura batean sartzean, alkarri eragitean eta esperimentetean oinarritutako esperientziak dira, izan be, esperientzia horri esker, ekintzaileek taldean ikasi leikie, bai eta beste kultura batean sartu; alkarlanean esperimentau; ikuspegi, danen helburu eta metrikak konpartidu eta gainerakoez arduratu be, emoitza bikainak lortu ahal izateko.
Aurten, Koreara eta munduko beste hainbat herrialdetara be joango dira Mondragon Team Academyren (MTAren) nazinoarteko ekintzailetza-sarearen laborategietatik, besteak beste, Alemaniara, Euskadira (kanpokoek), Costa Ricara eta Finlandiara. Holan, 50 taldek baino gehiagok aukerea izan dabe munduan ibilteko, kultura barriak ezagutu eta euren proiektuak beste herrialde batzuetan jorratzeko: 5 herrialde bisitau ditue, 500.000 kilometro baino gehiago ibili, 300 enpresa baino gehiago bisitau, 1.000 bezerogaz batu eta 2.000 alkarrizketa-ordu baino gehiago egin ditue.
Seul eta proiektuak
Era guztietako proiektuak landu ditue Koreako urian, batez be gorantz doazen arloetan: Proiektu horreetako batzuek smart city edo uri adimendunen sektoreko jokerak eta kasuak aztertzea izan dabe helburu, bai Espainiako enpresei begira, bai Koreako enpresei laguntzeko bazkide edo aukera barriak bilatzen, hackathon eta antzeko ekitaldietan. Bestetik, arteari lotutako proiektuak be landu ditue team companyek, herrialdeen arteko zubiak eregiteaz batera euren jarduerak ezagutarazoteko.
Ikasle/ekintzaile guztiak lehen aldiz ibili dira alkarregaz Seulen, Koreako MTAren laborategiko LEINN belaunaldi bigaz eta LEINN Internationaleko talde bategaz batera ikasten. Koreako SKHU unibersidadeagaz alkarlanean egin da ikaskuntza-bidaia, MTAren eta unibersidade horren arteko lankidetza-hitzarmenari esker.
Azkenik, sektore barriakaz esperimentau ahal izan dabe, adibidez ahots-teknologiagaz (Voice), elikadura-sektoreko Big Datagaz (Entrii) eta Smart Farming ospetsuagaz, lehen sektorearen eta naturearen erronkei erantzuteko teknologia horren bidez.
Unibersidadeko ordezkarien eretxiz, proiektu horreek guztiek erakutsi dabe LEINN graduko ikaskuntza-bidaietan egiten dan lan handia eta jorratzen diran ekimenak, MTAren metodologiak, gogoeta eta ikaskuntzea be barrubatzen ditu, taldean sortuz ikasten baitogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!