Koralo startup-ak irabazi dau Culinary Action!-en Global Foodtech Accelerator programea
2022-07-21 12:22 KultureaMikroalgetan oinarritutako arrain beganoak produziduten ditu.
Koralo izan da Global Foodtech Accelerator programearen, Basque Culinary Center eta Hazi eta Impact Hub-en ekintzailetza-komunidadeen nazinoarteko sarearen ekimen-programearen irabazlea.
Dr. Guido Albanese eta Sina Albanese dira Koralo startuparen sortzaileak. Saria jasotean, autortzeagaz oso harro dagozala nabarmendu dabe. We revolutionize fish alternatives - Arrainen alternatibak iraultzen ditugu lemapean, Koralok hartzidura tradizionalaren teknikak erabilten ditu, mikroalgen bitartez, gozoak eta elikagarriak diran arrain beganoak sortzeko.
Basque Culinary Centerreko Culinary Action! ekintzailetza-alorrak eta Impact Hub-ek bultzatu eta sustatu dabe programea eta, sari honen bidez, sektorean barrikuntzea eta osasuna, digitalizazinoa, jasangarritasuna, sensorialidadea eta bestelako negozio-eredu barriak bultzatzeko interesa berretsi dabe. Ekimena Europan zabaltzeko Berlingo Impact Hub-en eta Amsterdameko Impact Hub-en babesa jaso dau programeak. Eta Hazi, Eusko Jaurlaritza, Onekin! eta The Food Global Ecosystem erakundeakaz lankidetzan ibili da. Culinary Action! GOe-n (Gastronomy Open Ecosystem) egingo diran jarduera eta ekimenen parte da.
Donostian, LABen -Digital Gastronomy Lab-en, atondutako finala alkarrizketa-jardunaldi baten parte izan da eta startup bakotxak bere proiektua aditu-batzorde baten aurrean aurkeztu eta defendidu dau. Ekosistema ekintzaileko eta sektore gastronomiko eta teknologikoko hainbat eragile batu dira jardunaldietan. Aldez aurretik, 18an eta 19an, hiru startup finalistek tokiko esperientziak bisitau eta ezagutu ditue sektoreko adituen eskutik.
Global Foodtech Accelerator programako proiektu irabazlea hautatzeko prozesua Programara aurkeztutako 40 inguruko proiektuetatik, 12 parte-hartzaile hautatu ziran; proiektu horreek Madrilgo, Amsterdamgo eta Berlingo bootcamp presentzialetan egun bitan parte hartzeko aukerea izan eben. Ekitaldiotan, ekintzaileek ekosistema ekintzaileko eta sektore gastronomiko eta teknologikoko eragileen laguntzea jaso eben euren negozio-ereduen inguruko lan-dinamika batzuetan.
Culinary Action
Basque Culinary Center-en eta Hazi Fundazinoaren ekintzailetza gastronomikoko programea da Culinary Action! eta The Food Global Ecosystem proiektuan kokatzen da. Proiektu hori publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzeak bultzatzen dau eta 60 enpresa baino gehiago dagoz tartean. Culinary Action! Programeak ekintzailetza eta negozio barriak bultzatzen ditu gastronomiaren eta elikadurearen esparruan.
Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!