Zabalik da orkestra zuzendaritzeari buruzko VII. Topaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2022-07-20 11:46   Musikea

2022ko urriaren 15a baino lehen emon behar da izena.

Zazpigarren urtez jarraian, talde instrumentalen gidaritzea lantzeko talde garaikideetan orkestra-zuzendaritza aztertzeaz gan, Bilbao Musika baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzea helburu daben Orkestra Zuzendaritzako Topaketen egoitzea izango da. Topaketak 2023ko urtarrilaren 10etik 13ra izango dira.

Isabelle Ruf-Weber irakasle suitzarra izango da irakasle gonbidatu eta epaimahaiburu Bilbao Musika Zuzendaritzako Nazinoarteko Saria lehiaketan.

José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu.

Izen-emoteak posta elektronikoz bialduko dira Bilbao Musika erakundera 2022ko urriaren 15a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), curriculum vitae eta kuotearen ordainagiriagaz batera.

Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Bandea zuzenduko dabe, lehiaketearen fase guztietan. Azken faseko irabazleak Bilboko Udal Bandearen 2023-2024 denporaldirako zuzendari gonbidatu izentaua izatea jasoko dau saritzat.

Lehiaketako atariko fasean honako obrak landuko dira:

Percy A. GRAINGER Colonial Song (Ed. Carl Fisher).
Eric WHITACRE October (Ed. Hal Leonard).
Morten LAURIDSEN (Mold. R. Reynolds) O Magnum mysterium (Ed. Peer Music).

Eta finalerdi eta finaleko programea:

Giacomo PUCCINI (Mold. C. Janssen) La Bohème Suite (Ed. Baton Music).
J. Vicent EGEA Poema Sanférmico (Ed. Piles).
Percy A. GRAINER Lincolnshire Posy (Ed. G.Schirmer).

Izena emoteko epea ikasturtearen hasierara arte egongo da zabalik, plazak bete ez badira. Zuzendaritzearen munduan interesa dabenek izen-emote orria, curriculum vitaea eta abonuaren frogagiria (izena emoteko kuotea: 30 euro ez itzulgarriak) posta elektronikoz bialdu beharko ditue Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), 2022ko urriaren 15a baino lehen. Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Sariaren lehiakide hautatuei 2022ko zemendiaren 1etik aurrera emongo jake informazinoa (danetara, 20 persona).

Topaketa horereetan programautako tailerrei jagokenez, zuzendaritza munduan interesa daben guztiei zuzenduta, Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8 48006 – Bilbo) egingo dira, 17:00etatik 19:30era, 2023ko urtarrilaren 10, 11 eta 12an.

Izena emoteko epea irailaren 12an, astelehenean, hasiko da eta edegita egongo da plazak bete arte. Tailerren izen-emotea eta abonua (40 €) Bilbao Musikaren webgunearen bidez egin beharko dira (www.bilbaomusika.eus).

Orkestrako Zuzendaritzeari Buruzko VII. Topaketen inguruko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu