Atxondoko Etxebarri Erretegia, munduko seigarren jatetxerik onena

Bizkaie! 2022-07-19 07:45   Jan edanak

Danimarkako Geranium izentau dabe munduko onena.

Etxebarri Erretegia | Ikusi handiago | Argazki originala



Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia munduko jatetxerik onena izentetako hautagai nagusietako bat zan, aurrekoan hirugarren geratu ostean baina, azkenean, seigarren geratu dau The World's 50 Best Restaurant zerrenda entzutetsuan.

Danimarkako Geranium jatetxea izentau dabe munduko onena eta haren atzetik sailkatu dira Central (Lima), Disfrutar (Bartzelona), DiverXO (Madril) eta Pujol (Mexiko Uria).

Horrezaz gan, Aitor Arregi sukaldaria buru dauen Getariako Elkano jatetxeak 2021eko 16. postuari eutsi deutso. Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeak (Errenteria), barriz, atzera egin dau: 14tik 21era, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu