Ikerketarako deialdia egin dabe Mikel Laboa Katedreak eta Bertsozalek
2022-07-18 13:07 BertsolaritzeaBertsolaritzea izango da ikergai nagusia.
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean deitu ditue ikerketa deialdi biak. Urriaren 18ra arte bialdu ahal izango dira proiektuak edota ikerlanak: bertsolaritzea izan behar dabe ikergai.
Azken urteotan Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez urratutako alkarlanari jarraipena emongo deutse UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Bertsozalek. Holan, ikerketarako deialdia egin dabe alkarregaz aurten eta sari bi banatuko ditue: Ikerketa Proiektu Sari bat eta GRAL (Gradu Amaierako Lanak) Sari bat. Gaur edegi da bietara aurkezteko deialdia, eta urriaren 18ra arteko epea izango dabe interesdunek.
Ikerketa Proiektu Saria oraindino egin bako ikerketetarako da, hau da, epaimahaiak jasoten dituanen artean ikerketa proposamen onena aukeratu eta hori urtebeteko epean gauzatzeko 2.500 euroko dirulaguntzea jasoko dau ikertzaileak. GRAL Saria, bestalde, amaituta eta defentsea eginda daben Gradu Amaierako Lanak hartuko dau: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defensa egina daben Gradu Amaierako Lanak onartuko dira. Lan aukeratuaren ikertzaileak 600 euroko saria eskuratuko dau.
Proiektu nahiz Gradu Amaierako Lanen kasuan, bertsolaritzea izan behar da ikergai nagusia, baina, hori bai, edozein jakintza alorretatik abiatuta: antropologia, robotikea, hizkuntzalaritzea...
Informazio gehiago topatuko duzu ondorengo lotura honeetan:
Ikerketa Proiektu Saria 2022
GRAL Saria 2022
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak ikerketa deialdi gehiago be egiten ditu, Bertsozale Alkarteagaz egindako honeetan harago. Horien inguruko informazinoa be topau zeinkie hemen.
2022/07/18 08:10
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!