'Abarkak jantzi ta antzarrari eutsi'

Bizkaie! 2022-07-18 09:03   Kulturea

Iñaki Zarragoitiaren kartelak iragarriko ditu Lekeitioko San Antolin jaiak.

Hautagaiek proposamenak kulturetxea@lekeitio.eus helbidera bialdu behar izan ditue eta ondoren, Emakumea eta Bardintasun zerbitzuak ikusi ditu, horreek genero ikuspegia errespetetan dabela bermatzeko. Ondoren, baztertuak izan ez diran lanen artean, Jai Batzordeak irabazlea aukeratu dau. Jai Batzordearen eta Emakume eta bardintasun zerbitzuak hartutako erabagia apelauezina da.

Lekeitioko Udala da saritutako lanaren jaubea eta eskubidea izango dau erakusteko, erabilteko edo argitaratzeko.

Parte-hartzaileek, 4/2005 Legearen 18. artikulua kontuan hartu dabe, hau da: Irudi edo hizkuntza sexistarik ez da erabili eta irudietan sexuen arteko orekea islatu da.

Emakumeen eta gizonezkoen rol estereotipatuetan oinarrituriko jarduera, esaera eta irudiak ez dira onartu.

Era berean, ez dira onartu norbanakoen osotasuna laidotzen daben kartelak, ezta homofobia edo xenofobia sustatzen dituenak be. Lehiaketan parte hartzeak eskatzen dau oinarri honeek guztiak onartzea.​

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu