Bilboko Ekintzailetzarako Zentroak Aenor-en kalidade ziurtagiria jaso dau

Bizkaie! 2022-07-15 11:19   Kulturea

Zentroa 2017. urtetik dago martxan eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dau.

Ziurtagiriaren bitartez, ekintzaileei eskaintzen jakezan zerbitzuen kalidadea autortzen da, baita eskainitako informazinoaren eta eskaintzan jakezan eskubide eta betebeharrena be.

Ekintzailetzarako Zentroaren helburu nagusia da uribilduan ekonomia-jarduera eta enplegua sortzen dituen negozio barriak sortzen eta finkatzen laguntzea.

Ekintzailetzarako Udal Zentroak, Zabalguneko eraikinean eta Bilbao Ekintzak kudeatuta, Aenor-en kalidade-zerbitzua jaso dau eta udalak zerbitzu horreek emoterakoan hartzen dituan kalidade-konpromisoengaitik.

Ekintzailetza Zentroaren eginkizuna da Bilbon ekonomia-jarduera eta enplegua sortzen dituen negozio barriak sortzen eta finkatzen laguntzea, urian estrategikoak diran sektoreetan, besteak beste, zerbitzu aurreratuetan, ekonomia digitalean, eta sormen zein kultura-industrietan. Ekintzaileei enpresa-proiektuak garatzeko beharrezkoa daben informazinoa eta babesa emoten jakez Bilbon ekintzailetzearen kulturea bultzatzeko.

Zentroa 2017. urtetik dago martxan eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dau.

Azken urtean, pandemia garaian bertan, 159 negozio sortu ziran uribilduan eta horrek 193 lanpostu ekarri zituan, 2,7 miloe euro baino gehiagoko inbersinoagaz.

Zerbitzuen artean dagoz, besteak beste, ekintzailetza digitala, start-up eta oinarri teknologikoa daben proiektuak diseinau edo merkataritzearen ekintzailetzea, merkataritzearen sektoreko enpresa-proiektuetarako aholkularitza espezifikoa emoteko, merkataritza-kudeaketan eta digitalizazinoan oinarritua eta merkataritza-negozio bat martxan jarteko helburua baldintzarik onenetan egiteko.

Bilbon negozio edo saltoki barri bat sortu nahi dabenek informazinoa eskatu leikie Ekintzailetza Zentroan Bilboko Zabalgune Eraikinean, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bialduta.

Zerbitzuen Karta

Zerbitzuen kalidadea eta erabiltzaileen gogobetetasuna hobetzeko tresna bat da. Eskaera horreen arabera egokitu ahal izango ditue prozesuak eta aldian-aldian hartutako konpromisoen betete-mailea berrikusi eta hobetzeko lan egin.

Bilboko Udalaren Zerbitzuen Karta guztiak erraz irakurteko formatuan dagoz, irisgarritasun unibersalari jagokonez aurrera egin ahal izateko eta dokumentuen edukia herritar guztientzako ulergarria izan daiten be, edadeagaitik, hizkuntzeagaitik edo aniztasun funtzionalagaitik be, besteak beste, ulergarritasun-arazoak dituen personentzako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu