Bilboko D8 Sorkuntza Faktorian joko dau North East Ska Jazz Orchestreak

Bizkaie! 2022-07-14 11:51   Musikea

19 musikari, Italiako ipar-mendebaldetik etorriak. 

North East Ska Jazz Orchestra 2012an jaiotako big band bat da, Italiako ipar-mendebaldetik etorritako 19 musikari gaztek osotua. Ska eta jazzaren jatorrizko soinuen aurrean debozinoa erakusten dauen banda energetikoa. Benetako big-band bat, jazzaren standar-ak dakarzana Jamaikako musiken sonoridade bero eta zorrotzagaz nahastauta. 60ko hamarkadako Jamaikako estiloan interpretautako jazz eta swing klasikoek eragin dabe taldearen merituei esker, Jamaikako musikearen eszenako lehen mailako posizinoa irabaztea.

Parte-hartzeileak dira 4 saxo, 3 tronboi, 3 tronpeta, 3 abeslari, flauta eta erritmo osoko sekzino bat, Jmaikako musikearen sonoridade bero eta zorrotzagaz nahastauta.

2015ean kaleratu eben Stompin And Rollin, lehen diskoa, jazz eta swing klasikoen hamar berrinterpretazino batzen dituana, 60ko hamarkadako jamaikar estiloan eginak, jatorrizko ska, rocksteady edo reggae estiloak jorratuz.

2017. urtearen amaieran, ska-jazzeko maisuen belaunaldi barri honek ska eszena garaikideko saxofonista handi bigaz single bat konpartiduteko gustua hartu eban: David Hillyard (The Slackers) eta Fred اRocksteady اReiter (New York Ska Jazz Ensemble). Gonbidautako artista bakotxak bere konposizino propioa interpretetan dau singlearen arpegi bakotxean eta Italiako big-band sendoa gidatu eban biran; Hillyardek eta Reiterrek euren trebetasuna eta egiten jakitea erakustsi eben.

Kontzerturako sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu