Iñaki Añua hil da
2022-07-14 07:45 Musikea40 urtez Gasteizko Jazz Jaialdiko zuzendaria izandakoa.
Gasteizko Nazinoarteko Jazz Jaialdiaren berrogeita bosgarren edizinoa hasi eta egun batera, Iñaki Añua 40 urtez musika jaialdiaren zuzendari eta esentzia izandakoaren heriotzearen barri emon dau haren familiak.
Iñaki Añuak 1979an hartu eban beregan Arabako uriburuko Jazzaldiaren zuzendaritzea eta 2018ra arte gidatu eban jaialdia. Añuaren ekinbidez, mundu osoko artistak, besteak beste, Ella Fitzgerald, Sarah Vaughan, Oscar Peterson eta Dizzy Gillespie, Gasteizeko jaialdira etorri dira
Añuak Arabako Antxinako Musika Astea be zuzendu eban eta, autortzen artean, Gasteizeko Urrezko Dominea jaso eban 2006. urtean.
Arlo musikalean, Wynton Marsallisek Iñaki Añuaren obrak eskaini zituan.
Goian Bego Iñaki Añua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!