Hemen da IV. Markina-Xemeingo Jazz Jaialdia
2022-07-14 08:06 MusikeaGaragarrilaren 21, 22 eta 23an.
Urte biko etenaldiaren ondoren, bueltan da IV. Markina-Xemeingo Jazz jaialdia.
Gogo eta ilusino handiz gatoz bueltan eta kalidade handiko egitaraua atondu dogu. Aurten be jaialdia hiru egunekoa izango da: Kontzertu bi Uhagon kulturguneko terrazan izango dira eta bat kalean. Danak doban.
Eguraldiak laguntzen ez badau, alternatibak badagoz egon eta kontzertuak egin egingo dira.
Barritasun moduan, parte hartze zuzena eta diziplinartekotasuna nabarmendu behar da,
jantza tailer edegi baten bidez.
Aurrekariak
2017an izan zan lehenengo Jazz Jaialdia Markina-Xemeinen: Uhagon kulturguneko urteko egitarauan atontzen genduzan jazz zein blues kontzertuak herrian eta inguruan publiko fidela egoala jaubetu ginan. Urtean zehar programetan genduzan jarduerok, euren kalidadeagaitik, oihartzun gehiago behar ebela be konturatzen ginan. Pablo Fdez. Arrieta eta Haizea Martiartu jazz musikariak herrikoak izateak be bultzada garrantzitsua emon eusku. Gure eskualdean estilo honetako jaialdirik ez zala egiten ikusi genduan eta jaialdi bat atontzea pentsau genduan. Lehengo urteko erantzun bikainaren ostean, jaialdiagaz jarraitu behar genduala erabagi genduan eta hemen gagoz.
Jaialdiaren helburuak
- Herritarrei eta ingurukoei kalidadeko kontzertuak eskaintzea.
- Jazz musikea urietatik herrietara eroatea.
- Herritik kanpo be zabalkundea dauen jaialdia atontzea.
Kartela
Jazz jaialdiko kartelaren diseinuan Markina-Xemeingo ikurren bati keinu egin gura izan deutsagu eta, beraz, pelotea izan da aukeratua.
Egitaraua
Garagarrilak 21
18:00-19:00 Lindy hop jantza tailer edegia “Bigkick” jantza eskolearen eskutik. Arkupe aurrean (euria egiten badau, plazabarripean).
19:00 Iruña Jazz Brass Band + jantzarien kalejirea alde zaharreko kaleetan zehar, Arkupe aurrean hasita.
Garagarrilak 22
19:00 Itziar Yague Quintet Uhagoneko terrazan. Euria egiten badau: Uhagon kulturgunean, barruan (sarrera librea, aforoa bete arte).
Garagarrilak 23
19:00 Travellin’ Brothers zortzikotea Uhagon kulturguneko terrazan. Euria egiten badau, Plazabarripean (Helbidea: abesua, 10. Frontoiaren ondoan).
Kontzertu guztiak doban dira.
Informazino gehiago hemen.
Atontzaileak
Antolatzailea: Uhagon Kulturgunea.
Laguntzaileak: Markina-Xemeingo Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!