Ane Pikaza: 'Proiektuek aurrera egiten dabela ikusteak poza eragiten deust'

Bizkaie! 2022-07-18 07:55   Barriketan

2022ko irailaren 14tik 18ra egingo dan Getxo Folken kartela Ane Pikazak egin dau. Ilustratzaile, artista eta aktorea obran jaialdiaren hurrengo edizinoaren nortasuna islatzen saiatu da emakumearen begiradea islatuz, baita itsasoari begiratuz be.

Zinegoak (2018) eta 55. Durangoko Azokako (2020) kartelak be Pikazak egin zituan, baita Kabia Teatroren Alicia despues de Alicia kartela be.

Musikearen arloan, Vetusta Morla taldearen Los rios de Alice diskoaren azala be egin dau.

Epaimahaikide be izan da GetxoExpress Festibalean.

Aktore lanak be egin ditu Hiru emakume (Harkaitz Canok itzulita, euskeraz lehenengo aldiz) eta Lara Izagirreren Nora pelikulan.

Antzezlanetan be badabil, besteak beste, Erriberriko Antzerki Jaialdian, arte zuzendaria da gaz batera eta Hiru emakume antzezlanean, Ylenia Baglietto eta Ainhoa Etxebarriagaz batera, antore lanak egin ditu.

Epaimahaikide be izan da GetxoExpress Festibalean.

Laburpen laburra Ane Pikazaren sormen lana upealakoa dalako.

 

1.- Getxo Folk 2022 iragarteko kartela zeuk egin dozu, koloretsua, lehenengo golpean barruraino sartzen jatzuna. Estiloa da ala gaiak marketan deutsu zelakoa izan behar dauen kartelak?

Normalean gaiak bideratzen zaitu eta aurtengo Getxo Folkerako ideak nahiko argiak ziran: Emakumearen presentzia erdian, jente gazteari erreparauta baina edade guztietarako edegia, itsasora begira dagoan jaialdia. Ardatz horreek kartelean txertatu dodaz eta gustora nago egindakoaz


2.- Zinegoak (2018) eta Durangoko Azokako (2020) kartelak be zeuk egindakoak dira. Zorioneko pandemiaren erdian egindakoak badira be, koloreei jagokenez indartsuak dira, kontrastes beteak. Zelakoa izaten da kartel bat egiteko prozesua?

Zinegoak jaialdirako kartela pandemia baino lehen egin neban eta atontzaileek esan eustien emakumearen gorputzaren normalizazinotik kanpora joateko, gorputz ez normatiboak erakusteko eta sexu bereko personen arteko maitasuna adierazoteko; kasu honetan, atontzaileek Aquaporco dokumentalean oinarritzea gura eben: Australiako ugerketa sinkronizatuko kirolariak ziran protagonista, euren artean bikote bi egozan eta oinarritzat hori erabiltea, hain zuzen be.

Durangoko Azokako kartela, barriz, pandemiak gogor jo eban sasoian egin neban, indar eta ilusino handiagaz ebilen jentea eta giroa baltz eta ilun ikusi arren, bihotzarena otu jatan, jota egoan kultureari eutsiz kolorea sartzea ez zala idea txarra izango eta jentea pozik geratu zan.

Pandemiaren amaieran, 26. Zinemakumeak jaialdiaren kartela egitea be subertau jatan, emakumearen eta zinemearen arteko buztarketea eginez eta emakumeen lana aldarrikatzeko asmoz.

3.- Kabia Teatroren Alicia despues de Alicia kartela ilunagoa edo da, fondo baltzaren gainean koloreak sartu badozuz be. Zergaitik?

Kabia Teatroren parte naz eta sarritan egin izan dodaz kartelak antzezlanetarako. Alicia despues de Alicia izenburuko obran zuloa da oinarria, zulo baltza; zulo horretan jausten zan emakume bat eta, beraz, iluntasuna nahitaezkoa zan kartelean. Baina koloreen arteko kontrastea be badago eta olgeta horretan asko disfrutau dot.


4.- Musikearen arloan, Vetusta Morla taldearen Los rios de Alice diskoaren azala be egin dozu, baita 57. Donostiako Jazzaldiaren kartela be. Kasu honeetan zeri egiten deutsazu jaramon?

vetusta Morlaren diskoan prozesua bardin antzekoa izan da baina Delirium Studiosen bideojoko bat tarteko dala heldu jatan. Prozesuari ekiteko lehenengo idea baneukan eta kantuetan oinarrituta ilustrazinoak egitea gustagarria izan zan. Apropos beste kantu batzuk sortu zituen bideojokorako eta, gauzak holan dirala, modu naturalean, diskoaren diseinua egitea eskatu eustien. Bideojokoan agertzen ziran elementuak eta erabili nituan eta lana potoloagoa izan zan, diskoaren azala, kontrazala, barrualdea, dana. Gustora ibili nintzan.

57. Donostiako Jazzaldiaren kartela sortzen be pozik ibili nintzan, jazzaldiaren zale amorratua naz, askotan egon naz kontzertuetan eta holan etorri zan besarkada koloretsua.

5.- Hiru emakume antzezlanean aktore lanak be egin dozuz Ylenia Baglietto eta Ainhoa Etxebarriagaz batera. Zelako esperientzia izan zan? Harkaitz Canoren itzulpenari esker, euskeraz, lehenengoz...

Badira urte batzuk obra hori egin genduanetik baina esperientzia ederra izan zan. Mireia Gabilondok zuzendu eban eta Harkaitz Canogaz batera buruz buru ibili ziran, akorduan daukat. Euskeraz eta gaztelaniaz eskaini genduan Hiru emakume Arriaga Antzokian eta pena izan zan antzezpen gitxi egin genduzalako, Arriagakoak baino ez, oso oker ez banago. Benetan merezidu dauen lana da.

Horrezaz gan, makinatxu bat lan egin doguz, besteak beste, entzuteko handiko Erresuma Kingdom Reino antzezlana.

6.- Antzezlanetan ikusleak aurrean dozuz eta ia-ia euren arnasa be igarriko dozu. Ba al dago horren parekorik?

Ez. Publikoaren arpegiak ikusi, arnasa sentidutea lakorik ez dago. Gura beste proba egin zeinkez baina jentaurrekoan ez dago atzera bueltarik, testua ahaztu edo holakoei aurre egitea ez da erraza, inprobizazinoa izaten da bidea baina hori ezin dau edozeinek egin, testua goitik behera jakin arren, blokeoak eta holakoa izaten diralako.

7.- Erriberriko Antzerki Jaialdian arte zuzendaria zaitugu. Lan potoloa. Zeintzuk izango dira zure egitekoak?

Potoloa bai baina pozez zoratzen nago. Makinatxu bat joan-etorri egin doguz Erriberrira baina bete-betean sartu gara. Programazinoa, kudeaketa lanak eta jaialdiagaz lotutako eragile askogaz ibili gara beharrean. Antzerkia, musikea, jantzak eta zirkua buztartzen dira Erriberrin eta María Goiricelaya eta neu gabiz arte zuzendaritzan. 38 antzeztalde eta 22 ikuskizun, La Caja Flotante eta Boga Boga nafarren erresidentzia artistikoak, Mañaren zirkua eta músikea, jantza, narrazinoa eta performancea eskainiko dituan lana Katanga Dub-en eskutik.

Egitaraua potoloa da eta ezin deutsut dana zehaztu baina ez dot ahaztu gura Paco Gámezek Un escenario dentro de la cabeza. Laboratorio de escritura teatral tailerra eskainiko dauela baina eskainitako 15 plazak agortu egin dira.

8.- Zinema munduan, Lara Izagirreren Nora filman protagonistearena egiten dozu. Zinemea eta antzerkia, bakotxak bere berezitasunak, magia, esentzia; zeinetan zabiz gustorago?

Bietan. Antzerkiaren eta zinemearen dinamikak, lan egiteko moduak, prozesuak ez dira bardin jorratzen. Zinemearen kasuan, grabautakoa grabauta dago, moldaketa eta errepetizinoak egin daitekezan arren eta antzerkian, barriz, publikoagazko hartu-emonak zuzenagoak dira.

9.- Zer da La dramatica errante?

María Goiricelayak eta neuk sortutako zigilu artistikoa da. Aurten estreiau dogu Altsasu, euskeraz eta gaztelaniaz eta hasiera indartsua eta ederra izan da.

10.- Zer zara ilustratzaile, artista, aktore, epaimahaiko, arte zuzendari?

[Barreka] Arlo danatan nabil gustora. Neure errealidadeagz bat datoz horreek danak eta moldatzen, egokitzen jakin behar da. Aspalditik nabil kultura munduan sartuta eta antzerkiaren lehen lerroan egotea gustetan jat, baita publiko moduan be. Ideak sortu aurretik aurreprodukzino handia dago eta egiteko horreetan be gustora nabil. Proiektuek aurrera egiten dabela ikusteak poza eragiten deust.



Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu