2022/07/15 - 2022/07/31

Erriberrin, Beiren eta Tafallan. | Antzerkia

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

.


Erriberriko hogeita hirugarren Antzerki Jaialdia garagarrilaren 15etik 31ra izango da, zuzendaritza artistiko bi izango ditualarik, lehenengoz emakume bik osotuko dabe, Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya. Diziplina anitzeko programazinoa atondu dabe, musikea, jantzak eta zirkua buztartuz, antzerkiaz gan. 2022an egingo dan jaialdiak, artista gazteak eta nazinoko eta nazinoarteko agertokietan izena daben artistak (Aitana Sánchez Gijón aktorea edo Cesar Brie zuzendaria, besteak beste) eta Nafarroako konpainia ugari batuko ditu. 


Erriberrik, danetara, 36 saio eta 22 ikuskizun programau ditu, horreetatik, 11 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu ditue; bederatzi Nafarroako konpainienak dira, nazinoartekoak bi (Bolivia eta Mexiko), bat inklusiboa eta bat euskerazkoa, familientzako. Gainera, jaialdiak arte-egoitza bi izango ditu.


Era berean, Paco Gamez antzerkigileak Agertoki bat buruaren barruan. Antzerki-idazketarako laborategia lantegia emongo dau eta artistakaz, kazetariakaz eta Nafarroako konpainiakaz egingo diran topaketei eutsiko jake.


Lehiaketeak gune barriak be baditu, besteak beste, Erriberriko Ronda del Castillo (La Nevera) eta Tafallako Kondearen Parkea (La Cavari gehituko jakona), Erriberriko Jauregia, Turismo Bulegoa-Ardoaren Museoa, Erriberriko Kultura Etxea, Carlos III.a Nafarroakoaren plazea, Ezpeleta Jauregia, Beireko Kultura Etxea eta Tafalla Kulturgunea.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu