Etxepare Euskal Institutuan azken urtean egindako jardueren barri emon dabe

Bizkaie! 2022-07-12 07:58   Kulturea

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileran.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaileak eta Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak be parte hartu dabe ekitaldian.

2021. urtea COVID-19 pandemiak eragindako osasun-egoereak baldintzatu badau be, aurreikusitako jardueren zati handiena egin ahal izan da, ekintzetan eta ezarritako egutegietan aldaketak egin ostean.

Lehendakariaren agurraren ondoren, aurreko bilerako aktea jakinarazo ondoren, Irena Larraza Institutuko zuzendariak urteko kontuak eta 2021eko kudeaketa-txostena azaldu deutsee patronatuko kideei, baita 2022ko bigarren seihilekoan egingo diran jarduerak be. Larrazak nabarmendu dau, osasun-egoerearen ondorioz 2021. urtean bizitako ziurbakotasuna handia izan dan arren, Etxepare Euskal Institutua kapaz izan da konpromisoei eusteko. Larrazak adierazo dauenez, “euskerea eta euskal kulturearen irakaskuntzeari eutsi jako bere osotasunean eta aurrez-aurre neurri haundi batean; kultur jardueren % 80 ikusleakaz aurrez-aurre egitea lortu dogu horrek askotan jarduerak egokitzea eta datak mobidutea dakar; dirulaguntzinoak % 92,5 bideratu dira eta horrek adierazoten dau sortzaileen mobikortasuna berreskuratu dala”. Hori bai, munduan zehar herrialde bakotxaren egoerea sabo gorabeheratsua da eta beraz, hurreko kultur egitasmoak lehenetsi dira.

Zuzendariak azpimarratu ditu euskal sorkuntza garaikidearen nazinoarteko proiekzinoa bultzatu eta euskal eta nazinoarteko arte testuinguruen artean loturak estuutea helburu dauen ZABAL programearen emoitzak, izan be, honen ondorioz, June Crespo artistearen lanak ikusgai dagoz Veneziako Biurtekoan eta Consonni argitaletxeak Documenta Fifteen nazinoarteko erakusketan hartu dau parte.

Osasun-egoereak eragin zuzena izan dau Saison Québec – Pays Basque programan, kulturearen bidez herrialde bien arteko hartu-emonak estututea helburu dauen egitasmoan, izan be, oso neurri zorrotzak izan ditue indarrean 2021. urtearen zati handi batean zehar eta udagoienera arte ez da kultur jarduerarik berreskuratu. Hori dala eta, 2021. urtearen azken hiruhilekoan eta 2022. urtean zehar lantzen dabiz programearen gehiengoa.

Era berean, 2023. urtean zehar Flandriagaz gauzatuko dan kultur programearen barri emon deutse Larrazak patronatukideei. 2021eko urrian Flandriar eta euskal kultur eragileen arteko topaketa profesionalak egin ziran Euskadin eta 2022ko bagilean Euskadiko kultur ordezkaritza bat joan zan Flandriara egitasmoa ehuntzeko.

Euskerea eta euskal kulturearen irakaskuntzearen alorrean, 2022. urtean zehar martxan jarritako euskal ikasketen hiru katedra barriak nabarmendu ditu Larrazak. Bata Galesen, University of Trinity St. David unibersidadean; bestea Quebecen, McGill unibersidadean; eta hirugarrena Kalifornian, Bakersfield State University unibersidadean. Horregaz batera, garagarrilaren 24tik 29ra Tibilisiko Estadu Unibersidadean (Georgia) egingo dan Nazinoarteko Literatura Konparatuaren Alkartearen (ICLA ingelesez) kongresua nabarmendu dau, euskal eta georgiar literaturearen ikuspegi konparatiboa aztertuko dituan panela atondu baita kongresuaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu