Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu dabe
2022-07-08 13:06 Euskerea berbagai431 forma barri jaso dira.
Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu azken sei hilebeteotan eta moldaketa zein barrikuntza guztiak hiztegiari erantsi deutsoz. Euskerearen Akademiak eten barik osotzen eta barrikusten dau hiztegia eta urtean bitan sareratzen ditu barrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena papelean publikau ebenetik eguneratzen dau urtean bitan eta 2022ko lehen urte-erdian eginiko lanaren emoitzak jasoten ditu gaur sareratutako eguneratzeak.
Azken sei hilebeteotan 431 forma barri jaso ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian, hain zuzen be, 29 sarrera eta 402 azpisarrera. Era berean, 1.322 forma moldatu edo findu ditu: 1.158 sarrera eta 174 azpisarrera. Eta oraingo aldi honetan hortxe egin da ahalegin nagusia, Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunak azaltzen dauen legez: Eguneratze honetan, forma barriak batzeaz gan, adieretan eta adibideetan ezkutuan egozan erabilerak (irudizkoak, esapideak, adibide azalduak) bistaratzen saiatu gara. Berba barriei errepareteaz gan, lehendik dagozan sarrerak eta azpisarrerak barrikusten, osotzen eta zuzentzen ahalegin handiak egiten ditu hiztegiko lantaldeak. Eta lan hori ez da inoiz amaitzen, Urkiak berak azpimarratu dauen legez.
Sarrera eta azpisarrera ugari gehitu jakoz hiztegiari. Hona hemen gitxi batzuk: buruloka, deliberatu, mastektomia, superni, superego, azidoak -familia osoa-, arteria koronario, euskal etxe, gas natural, golde-etxe, goiz beranduan, kafe huts, plater zapal, orkestra filarmoniko, esku on, plazebo-efektu, edo zaharren egoitza.
Baina, batez be, bestelako kontuak landu dira azken sei hilebeteotan: Irudizko erabilerak kendu eta adierak zehaztu dira. Argiagoa eta gardenagoa da orain adiera-banaketea:
Egoana:
bandera 1 iz. Ehun zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazino edo talde baten koloreak edo armarria dituana eta ikurtzat erabilten dana. Bandera-ekarle dauela Mikel Aingerua. Txispaz armaturik, banderea zabalik. Bandereari haizean eragiten. Beren banderea jasorik gora. Hitzematen deutso haren banderari jarraituko jakola. Bandera zuria: bakezkoak egin nahi dituanaren ikurra.
Barria:
bandera 1 iz. Ehun zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazino edo talde baten koloreak edo armarria dituana eta ikurtzat erabilten dana. Bandera-ekarle dauela Mikel Aingerua. Txispaz armaturik, banderea zabalik. Bandereari haizean eragiten. Beren banderea jasorik gora. Hitzematen deutso haren banderari jarraituko jakola. […]
bandera zuri iz. Gerra, gudu eta kidekoetan, errendiduteko, su-etena eskatzeko edo bakezkoak egiteko jasoten dan banderea. Beren buruak galdurik ikusi zituenean, bandera zuria atara eben. Erasoari eusteko ezer gitxi egin leikiela jaubetuta, bandera zuria astindu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!