'Esazu hitz bat' Euskaraldiaren abestia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2022-07-06 08:16   Euskerea berbagai

Hitzez ekiteko garaia goiburua izango dau zemendiaren 18an hasiko dan Euskaraldiak.

Gero eta gitxiago falta da Euskaraldiaren hirugarren edizinoak Euskal Herria belarriprest eta ahobiziakaz beteteko. Zemendiaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak astindu eta euskerearen erabilerea handitzea helburu dituan ariketa soziala. Herriz herri gogor beharrean dabiz batzordeak zein Euskaraldira batzen dabizenak.

Hirugarren edizinoa iragarteko abestia aurkeztu dabe egunotan: Xabier Zabalaren musikea eta Andoni Egañaren berbakaz sortutako Esazu hitz bat abestiari bost abeslarik jarri deutse ahotsa: Andoni Egaña berben egileak berak, Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriak, Petti Berako musikariak, Maddalen Arzallus bertsolari eta kantariak eta Ainhoa Larrañaga hernaniar musikari eta aktoreak. Kantuagaz batera bideoklipa be erakutsi dabe, gaurtik aurrera sarean entzun eta ikusgai egongo dira kantua eta bideoa.

Ondokoak dira kantuaren eta bideoaren datuak:

Esazu hitz bat

Xabier Zabala: Konposizinoa, moldaketak, produkzinoa, akordeoia eta programazinoak.

Andoni Egaña: Berbak.

Ahotsak: Aiora Renteria, Petti, Maddalen Arzallus, Ainhoa Larrañaga eta Andoni Egaña.

Bateria: Igor Telletxea.

Baxua: Ritxi Salaberria.

Gitarristea: Ruben Caballero.

Txalapartea: Harkaitz Martinez Urriza eta Mikel Ugarte (Oreka Tx).

Victor Sanchezen eskutik egin da grabaketea, nahasketea eta masterizazinoa, Elkar estudioan.

Bideoklipa

Produkzinoa: Marti.

Kamerak: Sergio Elia eta Iñaki Elcano.

Edizinoa: Iñaki Elcano.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu