EIJO - Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestreak prest ditu udako kontzertuak
2022-07-05 11:04 MusikeaInstrumentazinoagatik eta soinuagaitik, bakarra da EIJO munduan.
Musika eskola eta konserbatorioetako 30 neska-mutileko taldea hasi da musika-tresnak berotzen eta kontzertuetarako zenbat egun geratzen diran zenbatzea besterik ez da falta, beste uda batez, swingez ganezka datozen doinuez gozetan hasteko. EIJO da, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, bakarra munduan
bere instrumentazinoagaitik eta soinuagaitik, izan be Big Band-en errepertorio tradizionala Euskal Herriko musika tresnakaz fusionetan dau EIJOk: albokea, trikitia, txalapartea eta txistua.
EIJO-ko 30 ikasleak astebeteko kontzentrazinoa eta probak egiten dabiz Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, berehala izango dituen kontzertuak atontzeko.
Kontzertuak astegoienean izan ditue baina garagarrilaren 12an be eskainiko ditue: 8an, barikuan, Eibarren; 9an, Azkoitian; 10ean, Arrasaten; eta garagarrilaren 12an, Gasteizen, bertako Jazz Jaialdiaren egitarauaren barruan. 14 eta 20 urte bitarteko ikasleek eurentzat osorik sortutako errepertorioa eskainiko dabe kontzertuetan.
30 musikari gaztek 2021eko abenduan egin zituen EIJOren hautaprobak Euskadiko musika eskola eta konserbatorioetako ikasleen artean. Audizio horreen bidez, Euskadiko ikaslerik aurreratuenak aukeratu ziran EIJO osotu eta kalidaderik oneneko interpretazinoak ziurtatzeko. 30 ikaslek osotzen dabe aurten EIJO, honako instrumentazino honegaz:
- Ahotsa.
- Albokea.
- Bateria.
- Baxu elektrikoa.
- Gitarra elektrikoa.
- Pianoa.
- Saxofoia.
- Trikitia.
- Tronboia.
- Tronpetea.
- Txalapartea.
- Txistua.
EIJOrentzat propio sortutako errepertorioa
Uda honetako kontzertuetan 70 minutu inguruko errepertorioa eskainiko dau, taldearentzako propio idatzitako lanakaz, Big Band-aren soinuak euskal musika tradizionalagaz buztartuz. Aurten, EIJOk zortzi enkargu eskatu deutsee nazinoartean entzute handiko konpositoreei; ondokoak dira EIJOrentzat lanak sortu dituen konpositoreak:
Miguel Blanco: Grammy sari bat irabazi ebana, disko latinorik onenaren atalean.
SGAEren Jazz Koposizino lehiaketea irabazitako konpositore eta moldatzailea.
Carlos Sagi: perkusionistea eta konpositorea. SGAEren Big Band-entzako moldaketen lehiaketearen irabazle.
Sergi Verges: Bartzelonako Conservatori Liceu-ko BIg Band-aren zuzendari.
Iñaki Askunze: saxojolea, pedagogoa eta konpositorea. SGAEren Big Band- entzako moldaketen lehiaketearen irabazlea hainbat alditan.
Alain Sancho: European Blues Challenge lehiaketearen irabazlea Travellin Brothers taldeagaz eta Bilboko Konserbatorioko irakaslea.
Egitaraua:
Poema del Joven.............................Iñaki Askunze
Maitia Kattalin....................................Carlos Sagi
Trikifunk.........................................Alain Sancho
Arratiako Jotea..................................Carlos Sagi
Dirurik Zuririk...................................Alex Davies
Ahohandi........................................Sergi Vergés
Itzultzen.......................................Miguel Blanco
Ura eta Lurra....................................Carlos Sagi
Dokumentala
Igaz EIJOk dokumentala grabau eban udako bere kontzertu-biran. Jacky Berecochea, Miguel Blanco, Carlos Sagi eta de Sergi Vergesen piezakaz CDa eta DVDa grabau zituen, talde gazte honek dauen talentuaren eta egiten dauen lanaren erakusle bikaina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!