Anne Etchegoyenek 'Ez da ez' abestiaren remixa kaleratu dau, Itziar Ituñogaz batera

Bizkaie! 2022-07-01 12:27   Musikea

Gure ospakizunak ederragoak izango dira danak alkar errespetetan bagara.

Zoritxarrez, sexu-indarkeriak eta indarkeria sexisteak gure gizartean jarraitzen dabe eta, etenaldiaren ondoren, herrietan jaiak gero eta indartsuago dabizenean, Anne Etchegoyen euskal abeslariak eta Itziar Ituño euskal abeslari eta aktoreak (LoreakLa casa de papel eta Intimidad pelikula eta telesailetako aktorea), No es no/Ez da ez kantuaren remixa kaleratu barri dabe, barriro be indarkeria sexuala eta sexistearen kontra abestuz. 

Jaiak bueltan ditugu eta Etchegoyenek eta Ituñok emakumeen eta euren eskubideen alde abesten dabe, gizon eta emakumeen arteko errespetua lortzeko.  Horixe da kantuaren benetako helburua eta barriro be euren ahotsak inoiz baino altuago entzun ahal izango ditugu. 

Frantziako eta Euskal Herriko (Iparralde eta Hegoalde) hainbat persona ezagunek hartu dabe parte kantuaren bideoklipean, besteak beste, Frantziako emakumezkoen errugbi txapelketako jokalariak, tiga aurkezleak, Dimitri Yachvili errugbi jokalari frantziarrak eta Ander Gonzalez euskal sukaldari ospetsuak. Entzute handiko personaiek jatorrizko bersinoan azaltzen diranakaz bat egiten dabe, besteak beste, jatorrizkoan Maïtena Biraben, Sébastien Boueilh, Yasmina Jaafar, Francine Massiani, Jean-Pierre Papin, Afrika Baeta, Ilaski Serrano, Jean-Pierre Pernaut eta Asun Casasola. 


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu