'Hitzekin jolasean', Esti Markezen disko barriaren aurrerapena

Bizkaie! 2022-07-01 11:09   Musikea

Urrian kaleratuko dau bakarkako lehenengo lana.

Musikearen munduan badau eskarmentua Esti Markezek, batez be Mikel Markez aitagaz ostutako bikotean. Baina bere kontura kantuak sortzen be ibili da aspalditik, eta, beraz, bakarkako bideari ekitea erabagi dau. Urrian plazaratuko dau lehenengo diskoa, eta horren aurrerapena da Hitzekin jolasean kantuaren singlea. Gaur, garagarrilak 1, zabaldu dau plataforma guztietan.

Entzun kantua eta ikusi bideoklipa hemen.

Pop eta folk estiloaren bidetik jo dau Esti Markezek bakarkako lehenengo proiektu honetan, Hitzekin jolasean singlean agirian geratzen danez. Bere-berea dauen estiloari eutsi deutso, beraz. Abestu, jantzan egin, askatu, biluztu, dastatu... Hori guztia da Hitzekin jolasean berarentzat, sare sozialetan zabaldu dauen mezuaren arabera. 

Musikea zein berbak Markezek berak eginak dira, eta Iker Laurobak lagundu deutso moldaketetan. Dánae Riañok, Aiora Poncek, Udane Ibarzabalek eta Josu Ervitik be hartu dabe parte, besteak beste. 

Bakarkako ibilbideari hasierea emongo deutsat, urduri eta gogotsu nago, esan dau Markezek.
Denpora luzez egon naiz lanean. Urrian gozau ahal izango dogu lan horren guztiaren emoitzeaz, bitartean singleagaz konformauko gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu