Bertoko 16 talde eta artista Bilbon

Bizkaie! 2022-06-30 13:42   Musikea

Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rock Lehiaketan.



Abuztuaren 20tik 27ra, Bilboko Aste Nagusiko arratsalde guztietan, Bilborock Aretoak kontzertu bi hartuko
ditu egunero, 20:00etan eta 21:00etan eta sartzea librea izango da lekua bete arte.

Aurtengo edizinoak emakume arpegia izango dau eta hautatutako 16 talde eta artisten artean emakumeak dituen edo emakumez osotutako 7 nabarmentzen dira.

Bilboko Udalaren helburua da talde gazte eta ez-profesionalen lana bultzatzea eta euren talentua zabaltzeko plataformea izatea. Aste Nagusiak aurten 35. edizinoa beteko dauen erakusketea berreskuratu eta 16 kontzertu eskainiko ditu.

Erakusketaren edizio honen aurkezpenean, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, taldeetako zenbait ordezkari ondoan zituala, gogorarazo dau 35 urte geroago, Erakusketeak estiloak buztartzen eta ikus-entzuleak harritzen jarraitzen dauela. Gure eskerrik beroenak Aste Nagusiko jai-hitzordu honetan parte hartzen daben entzule leialei eta, jakina, edizino honetako kartela osotzen daben 16 taldeei.

Aurten genero ugari egongo dira musikearen bidez irudikatuta: Aukeratutako talde eta artisten artean (76 taldek hartu dabe part) emakumez osotutakoak edo kideen artean emakumeak dituenak nabarmentzen dira, 16tik 7. Euskereari jagokonez, hiru dira berbetan euskerea erabilten daben bandak.

Jatorriari agokonez, zortzi talde Bilbotik datoz, Ezkerraldetik bi (Barakaldo), hiru Eskuinaldetik (Getxotik bi eta bat Mungiatik) eta gainerakoak Bermeo, Arrigorriaga eta Durangotik.

Epaimahaiak taldeen eta artisten kalidade handia nabarmendu dau, bai eta taldeen jatorriaren aniztasuna be, izan be, hainbat taldek nahasketa eta aniztasuna erakusten dabe eta Bizkaiko hainbat herritako, Etxebarri, Maruri-Jatabe, Portugalete, Sestao, Trapagaran edo Urdulizko eta Arabako, Nafarroako edo Madrilgo kideak ditue.

Egitaraua

Abuztuaren 20an, HURACAN ROSE eta TIPARRAKERS bilbotarren Punk’n’Rollak izango dira lehenengoak baina EMPIRE OF DISEASE eta DEIMOCRACY (Bilbo Hiria 2019 azken lehiaketako “Aste Nagusia” sariaren irabazlea), SONG OF ANHUBIS eta BLACKHEARTH taldeak be ez doguz ahaztu behar.

Jazza izan ezik, Metalaren, Poparen eta Rockaren barruan dagozan estilo guztiak onartzen ditu Aste Nagusiko Erakusketeak, aldaera eta estilo guztietan. Talde eta estilo espektro zabal horren erakusle dira ADDAR bermeotarrak, euren Hard’n’Roll indartsu eta zuzenagaz eta KRUDDÖ Stoner Metal bikotea. Horrezaz gan, ARDE MARTE eta JUM! taldeak be Bilbon izango dira ENROCKECIDOS NEGRACALAVERA, THE LAST HIDDEN FOX, SONIC FREE STATION, KINKI BOYSen eta MOONSHAKERS taldea be Bilborock-en joko dabe.

76 talde

2022ko deialdiari 76 talde eta artistak erantzun deutse. Portzentajeei jagokenez, % 44 bilbotarrak dira eta gainerakoak, % 56, Lurraldeko ganerako herrietan bizi dira. Bestalde, izena emon daben talde guztien artean, 13k euskerea erabilten dabe transmitiduteko eta 18k emakumeak ditue taldean. Hautatutako taldeei jagokenez, 7 taldetan emakumeak dagoz eta 3k euskerea erabiltzen dabe berbetan.

Historian zehar, egungo musika panoraman erreferentziazkoak diran dozenaka artista eta taldek parte hartu daben Erakusketea, ezinbesteko hitzordu bihurtu da lurraldeko musikarientzat. Bilboko Udalak helburu horregaz jarri eban martxan 1985ean.

Izan be, Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Maren, La Basu, Dekot, Zazkel... eta genero horietako musikaren munduko 528 izen ezagunek lehen pausoak eman dituzte, eta ezagutzera eman dira Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local lehiaketatik igaro ondoren.

Erripako kaia, Unamuno plaza, Arenala eta Bailen kalea izan dira lehiaketa horren agertokiak. Gaur egun Bilborock Aretoan egiten da eta aurten uriko kultur jarduerak 25 urte beteko ditu. Lehiaketeak Metal For The Crew eta Jack Kultur Alkartearen babespean dator.

2019

2019ko deialdiari 105 talde eta artistak erantzun eutsen, horietatik 26 emakumez osotuak edo emakumeen partaidetzeagaz, 20 euskaldunak eta beste 11 euskerazko letraren bategaz. Inskribidutako taldeei jagokenez, 60 Bilbokoak ziran eta gainerakoak Bizkaiko hainbat herritakoak.

Kontzertuak

- Abuztuak 20

20:00: HURACAN ROSE (Bilbao).

21:00: TIPARRAKERS (Bilbao-Barakaldo).

- Abuztuak 21 (HARD ROCK´N´ROLL & STONER METAL).

20:00: ADDAR (Bermeo).

21:00: KRUDDÖ (Bermeo-Etxebarri).

- Abuztuak 22 (ELECTRO POP ROCK)

20:00: ARDE MARTE (Barakaldo-Portugalete).

21:00: JUM! (Bilbao-Nafarroa).

- Abuztuak 23 (ROCK URBANO & HIGH ROCK AND ROLL).

20:00: ENROCKECIDOS (Barakaldo).

21:00: NEGRACALAVERA (Bilbao).

- Abuztuak 24 (COUNTRY FOLK ROCK & SOUL ROCK&BLUES).

20:00: THE LAST HIDDEN FOX (Bilbao).

21:00: SONIC FREE STATION (Arrigorriaga-Nerbioi-Ibaizabal).

- Abuztuak 25 (POST PUNK´N´ROLL & GARAJE ROCK SURF).

20:00: KINKI BOYS (Getxo-Madrid).

21:00: MOONSHAKERS (Bilbao-Getxo).

- Abuztuak 26 (THRASH GROOVE MELODIC DEATH METAL & NU METAL).

20:00: EMPIRE OF DISEASE (Bilbao).

21:00: DEIMOCRACY (Bizkaia-Araba).

- Abuztuak 27 (ROCK GOTHIC METAL & HEAVY METAL).

20:00: SONG OF ANHUBIS (Bilbao-Mungia).

21:00: BLACKHEARTH (Durango).

100 jarduera baino gehiago

Musika eskaintzeak Aste Nagusiko jaietako ikus-entzuleentzat dauen garrantziaz jaubetuta, Udala dobako 100 musika-jarduera baino gehiago atontzen dabil, publiko guztietarako, uribilduko 8 agertokitan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu