Gaur hasiko dira Brebetako azterketak

Bizkaie! 2022-06-30 09:12   Euskerea berbagai

Seaskako hirugarreneko ikasleek euskeraz egingo ditue Zientzietako azterketak.

Baimenik izan ez arren, gaur, bagilak 30, eguerditik aurrera konzentrazinoak egingo dira Kanboko Xalbador kolegioaren aurrean eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioetan.

Barikuan, garagarrilaren 1ean, arratsaldeko 16:00etan, Manex Erdozaintzi kolegioko ikasle eta gurasoak Donibane Garaziko Citadelle ikastetxearen aurrean batuko dira.

Martitzenean, garagarrilaren 5ean, Zientzietako azterketak zuzenduko ditue Euskal Elkargoko Konserbatorioan, goizeko 09:30ean (29 Cr Comte de Cabarrus, Baiona).

Era berean, garagarrilaren 5ean, 09:00etatik aurrera konzentrazinoak izango dira zuzenketa zentroen aurrean; aurrerago 11:30ean Citadelleko zuzentzaile ofizialek kalera urtengo dabe Zientzietako euskerazko azterketak zuzentzea debekatzen jakela salatzeko.

Azken buruan, garagarrilaren 12:00an Euskal Elkargoaren egoitzan Zientziako azterketen egiazko notak ezautzera emongo ditue.

Oihana Ikastolea

Garagarrilaren 1ean, barikuan, arratsaldeko 16:30ean, Oihana ikastolearen lanen lehen zatiaren inaugurazinoa egingo da Jean-René Etxegaray alkatea bertan dala.

Horrezaz gan, Estitxu Robles kolegioaren lanen lehen zatiaren inaugurazinoa be eginen da, Departamenduko ordezkariakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu