2022/06/30 19:00
Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. | AurkezpenakElísabet Benaventen 'Todas esas cosas que te diré mañana' liburuaren aurkezpena
Gainera, Rayden-ek kontzertua eskainiko dau Héctor García gitarristeagaz batera. Bertan izango da José Hernández idazlea be.
Elísabet Benavent (Valentzia, 1984)
2013an argitaratu eban Valeria sagea; ordutik 21 eleberri idatzi ditu eta batzuk hainbat hizkuntzatan irakurri daitekez eta hamar herrialdetan argitaratu dira. 2020an Valeria telesaila Netflixen estreinau zan 190 herrialde baino gehiagotan eta audientzia markak hausi zituan. 2021ean, Canciones y recuerdos izeneko filma izan zan estreinaldirik entzutetsuenetako bat. Haren liburuek 3.500.000 ale baino gehiago saldu ditue. Persiguiendo a Silvia, Seremos recuerdos, El arte de engañar al karma, edo Un cuento perfecto idatzi ditu. Todas esas cosas que te diré mañana bere hogeita bigarren eleberria da.
Rayden
Red Bull-en 2006ko munduko Gangar probea irabazi eban eta urte horretan bertan, munduko txapelketara joateko aukerea emon eutson estaduko finala be irabazi eban. Pablo López, Leiva, Rozalén eta Iván Ferreiro artistakaz lan egin dau eta bost disko ditu bere diskografian. Azkenak, Homonimoa izenekoak, bere trilogia zarratzen dau, Antónimo (2017) lanagaz hasi eta urte bi aurerago Sinónimo (2019) etorri zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!