Beharsarea Bizkaiko sei herri eta mankomunidade batera heldu da

Bizkaie! 2022-06-28 12:37   Euskerea berbagai

Lana bilatzeko euskerazko ataria da.

Getxon, Udalak eta Egizuk bultzatuta hasi eban ibilbidea Beharsarea atariak, baina gero eta zerbitzu zabalagoa eskaintzen dau. Dagoeneko Bizkaiko sei udalerritan eta eskualde batean emoten dau zerbitzua: Basaurin, Erandion, Galdakaon, Getxon, Portugaleten, Urduñan eta Durangaldeko Mankomunidadean.

Udalerri eta mankomunidade bakotxak bere atala dauka Beharsarearen webgunearen barruan. Azkenaldion interneteko atariaren itxurea barriztau dabe eta alerta sistemea ipini deutse, erabiltzaile bakotxaren intereseko oharretarako. Webgunea erabilten laguntzeko bideoak be plazaratu ditue. Harpidetzea egitea doban da.

Lana edo beharginak bilatzeko ataria da Beharsarea. Eskaintzak sei atal nagusitan banatuta datozan arren (jagoleak, begiraleak, merkataritzea, ostalaritzea, eskolako laguntzinoa eta bestelakoak) edozein sektoretako iragarkiak onartzen ditue. Oinarri nagusi bi bete behar dira Beharsarean parte hartzeko: lana euskeraz izatea eta baldintza duinak eskaintzea.

Aitatutako udal eta mankomunidadeez gan, Beharsarearen bultzatzaileak dira Alkarbide eta Bizkaiko Foru Aldundia. Hortaz, euskeraz lan egiteko jentea behar dabenei zein lan bila dabizan euskaldunei gonbidapena egin deutse Beharsarean izena emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu