Euskerea sustatzeko Protokolo Orokorraren 2022ko jarduerak adostu ditue

Bizkaie! 2022-06-27 07:45   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernuak eta Euskeraren Erakunde Publikoak. 

Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak euskerea sustatzeko Lankidetza Protokolo Orokorraren 2022 urteko Eranskina sinatu eta, horren bidez, hizkuntza politikearen gai jakin batzuetan alkarlanean jarraitzeko konpromisoa indarbarritu dabe. 2022ko Eranskinean hiru erakundeek alkarregaz jorratuko dituen lan arloak zehazten dira: hezkuntza eta helduen euskalduntzea, euskerearen erabilerea sustatzea, euskerearen aldeko gogoetea eta sustapena, ikerketa soziolinguistikoak eta lankidetzea Europan.

Hezkuntzeari jagokonez, ikasketak euskeraz jarraitu nahi dituen Iparraldeko ikasleentzat EAEko eta Nafarroako unibersidadeetako eta goi mailako eskoletako sarbide aukerak eta moduak errazteko lanetan jarraitzea adostu dabe erakundeek.

Helduen euskalduntzean, barriz, arreta berezia eskaini nahi jako irakasleen berariazko prestakuntzeari eta, horretarako, hiru erakundeetako bakotxak atondutako prestakuntza ekintzetan parte hartzeko aukerea eskainiko jake beste erakundeetako profesionalei. Gainera, Eusko Jaurlaritzearen HABE Liburutegia Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoan zein Euskerearen Nafar Institutua - Euskarabidean dabizen teknikariei eskuragai jarriko jake.

Hizkuntza gaitasunaren egiaztapenari lotuta, Eusko Jaurlaritzeak baliokidetasun-dekretu bat argitaratuko dau 2022an, Euskerearen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak emondako euskeraren ziurtagirien autortzea orokortzeko. Eta horregaz batera, ikasprozesuen ebaluazino zein egiaztategintzarako erispideak, tresnak, garaiak eta jarraibideak egoki egituratu eta buztartzen hasiko dira hiru erakundeak, irakasleen eta egiaztagintzan dabizen adituen arteko lan-eremu bateratuak atonduz.

Euskerearen erabilereaa sustatzeko bost lan arlo aurreikusten dira 2022rako: mugaz gaindiko egonaldiak, kirola, ingurune digitala, arlo sozioekonomikoa eta hedabideak. Horreen artean, aipagarria da arlo digitalari emoten jakon garrantzia, hiru lan esparru zehaztu baitira: hizkuntza teknologiaren zein ingurune digitalaren esparruan sustatzen ari diren egitasmoak partekatzea (itzultzaile neuronala, Itzuli +…), Interneten euskarak duen presentziaren garapenaren lanketea, batez be wikipediaren bidez eta ume eta gaztetxuakaz jarduera saio digital baten proiektu esperimentala egiteko aukerea aztertzea.

Arlo sozioekonomikoan merkataritzea eta zerbitzu pribatuetan euskerea erabilteko aukerea ikusarazoteko sortuko dan marka barriari jagokozan informazinoa konpartidutea eta metodologiar azterketea landuko dira.

Hedabideen lan jardunari jagokonez, hiru lurraldeetan euskerazko hedabideak sustatzeko dagozan praktikak eta estrategiak konpartidutea adostu da, bai eta euskal komunikabideen audientzia neurketa komunen egingarritasuna aztertzea be.

Euskerearen aldeko gogoetea eta sustapena 2022ko Euskaraldian eta familia transmisinoan egin nahi dan konpartidutako lanean oinarrituko da eta gogoeta egiteko guneak sortuko dira.

Ikerketa soziolinguistikoaren alorrean, arreta berezia emongo jako 2021ean egindako VII. Inkesta soziolinguistikoaren emoitzen azterketari, datuen esplotazinoari eta emoitzen zabalkundeari.

Eta, azkenik, 2022rako hiru partaideek adostu dabe, aukeren arabera, proiektuak aurkezten jarraitzea europar finantziaketetan eta alkarregaz lan egitea hizkuntza politikea sartzeko POCTEFAren etorkizuneko programa operatiboetan.

Lankidetzea euskerea sustatzeko

Eusko Jaurlaritzearen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Nafarroako Foru Komunidadeko Gobernuaren Herritarrakazko Hartu-emonetarako Departamentuaren eta Euskerearen Erakunde Publikoaren arteko lankidetzea 2017ko garagarrilaren 3an sinatu eben lehenengo aldiz, euskerearen sustapenari buruzko alderdi jakin batzuetan mugaz gaindiko lankidetzea jorratzeko.

2017-2021 urteetako indarraldia izan eban lehen Lankidetza Hitzarmen Espezifikoa iraungita, lankidetza 2021-2025 epealdirako barritu zan, 2021eko urriaren 22an, Baionan egindako sinatze ekitaldian.

Lankidetza Protokolo Orokor horri esker, hiru erakundeen artean euskerearen sustapenari buruzko alderdi jakin batzuetan mugaz gaindiko lankidetza jorratzeko borondatea berrestea eta erakunde mailako hartu-emon iraunkorrak egonkortzea eta lantzen jarraitzea da asmoa, herri-erakunde bakotxaren erabagi-autonomia eta funtzionamendu-arauak errespetauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu