La Marmaille Post-Fanfare eta Bokale Brass, XV. Haizetaran irabazle

Bizkaie! 2022-06-27 10:42   Musikea

Ex-aequo emon deutse banda onenaren saria.

Irabazle guztien argazkia (Amorebieta-Etxanoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mundu guztitik etorritako kaleko musikariek alaitu dabe Zornotzako herria egunotan, XV. Haizetara jaialdiari esker. Epaimahaiak erabagi dau banda onenaren saria talde biri emotea, ex-aequo. Okzitaniako Tolosako La Marmaille Post-Fanfare eta Lapurdiko Bokale Brass Band izan dira irabazleak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak zehaztu dauenez, Ainara Ortega, Aritz Labrador, Amaia Ispizua eta Fran Lasuen izan dira epaimahaikideak XV. Haizetara jaialdian.

Banda onenari emoten jakon sariaz gan, beste bi egoten dira Haizetaran. Aurtengo Publikoaren Saria Kamikaze Beat Band mexikarrek irabazi dabe, entzuleek emondako botoei esker. 4.394 lagunek hartu dabe parte botazinoan.

Bestetik, Instrumentista Onenaren Saria Pablo Martin kataluniarrari emon deutse. Hip Horns Brass Collective taldean tronboia joten dau eta mila euro eroan ditu sariagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu